COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-04-24

Atzo, 12.193 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 935 positiboak izan ziren (% 7,7).

Lurraldeen arabera: 103 Araban, 466 Bizkaian, 358 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 8 kasu.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 101 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 186 pertsona ZIUn daude.