Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea

2021-04-23

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2021eko apirilaren 23ko 12:00ak arte.

Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:

  • Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak:

                   Bizilore Eskola Aktiboa HLHIP, Azkoitian (38 ikasleko eskola)

  • Orotara 140 ikasgela daude itxita, 92 ikastetxetan

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,80 da.