COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
2021-02-13
Atzo, 11.236 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 613 positiboak izan ziren (% 5,5).
Lurraldeen arabera: 71 Araban, 367 Bizkaian, 162 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 13 kasu.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 80 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 170 pertsona ZIUn daude.
OHARRA: Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.