COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-01-30

Atzo, 14.057 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 1.090 positiboak izan ziren (% 7,3).

Lurraldeen arabera: 161 Araban, 608 Bizkaian, 301 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 20 kasu.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 88 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 151 pertsona ZIUn daude.

OHARRA: Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.