COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021.eko urtarrilak 02

Atzo, 4.139 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 302 positiboak izan ziren (% 7,3.

Lurraldeen arabera: 80 Araban, 119 Bizkaian, 95 Gipuzkoan eta beste erkidego batzuetako 8 kasu.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 23 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 77 pertsona ZIUn daude.

OHARRA: Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.