COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko abenduak 28

Atzo, 4.830 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 298 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera:49 Araban, 151 Bizkaian, 94 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude.

 

Baheketak

Abenduaren 14tik 22ra Arrasaten eta Aramaion sei urtetik gorako biztanleei zuzendutako prebentzio-baheketari dagokionez, esan behar da guztira 15.904 proba diagnostiko egin direla eta 116 kasu positibo hauteman direla. Baheketa horri esker, beraz, COVID-19 duten pertsonak identifikatu ahal izan dira, bestela detektatuko ez liratekeenak. Horri esker, isolatu egin dira eta kontaktuen jarraipena egin zaie.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/28_diciembre_Boletin.pdf