COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko abenduak 24

Atzo, 9.542 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 427 positiboak izan ziren (% 4,5)

Lurraldeen arabera: 79 Araban, 181 Bizkaian, 160 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 85 pertsona ZIUn daude.