Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea
2020.eko azaroak 25
Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2020ko azaroaren 25eko 12:00ak arte.
Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:
- Aurrez aurreko eskola jarduera etenda duten ikastetxeak: CPEIPS Geroa Waldorf Eskola HLBHIP (Iruraiz-Guana)
- Orotara 93 ikasgela daude itxita, 63 ikastetxetan
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,53 da.