Azken eguneratzea: 2012/11/09
Ahanzturatik ateratako emakume zientifikoak
Hitzaldien zikloa: Ellas hacen ciencia
“Ellas hacen ciencia" izenburupean, Bidebarrieta-ko Liburutegi Bilbotarrak azaroan hitzaldien zikloa antolatu du historian zehar kontzienteki isilarazi dituzten zenbait emakumeren lana azaleratzeko asmoz. Saio hauek hilabeteko lau ostegunetan izango dira, eta 19:30ean hasiko dira.
Azaroaren 8ko hitzaldiak Rita Levi-Montalcini-ren lana aztertuko du: “El amor a la ciencia y el compromiso”. XX mendeko ikertzaile nabarmenetako bat da neurozientzian, eta 1986an Medikuntzako Nobel Saria lortu zuen, NGF-a (nerbio-hazkundearen faktorea) aurkitzeagatik. Giza garuna eta bere eboluzioa ikertu zituen eta giza-naturaren gainean hausnartu zuen, gaitzaren hezurmamitzearen arazoa munduan ulertu ahal izateko. Berak zuzenean jasan zuen arazo hori, faxismoa nagusi zen Italian emakume judua baitzen.
Txostengilea: María Luisa Maillard García (Filologiako doktorea. Asociación Matriense de Mujeres Universitarias izeneko elkartearen lehendakaria. Asociación Matritense de Mujeres Universitarias. Madrilgo IES-eko Irakaslea Beatriz Galindo)
Nobelik gabeko Emakumeei eskainiko zaie espazioa azaroaren 15ean, 19:30ean. Lise Meitner, Chien-Shiung Wu, Joyce Bell edo Rosalind Franklin izenak Max Planck, Born Oppeheimer, James D. Watson edo Francis Crick bezain ezagunak izan behar lukete. Lise Meitner zientzialariak fisio nuklearra aurkitu, ulertu eta azaldu zuen; Chien-Shiung Wu-k parekotasunaren bortxaketa probatu zuen; Joyce Bell-ek txirrina asmatu zuen eta Rosalind Franklin-ek ADN-aren helize bikoitzaren egitura aurkitu zuen. Bere ekarpen zientifikorik gabe zientzia ez litzateke aurkituko orain aurkitzen den garapen puntuan.
Txostengilea: Maia García Vergniory (Fisikako doktorea. Max Plank de Halle Alemaniko Institutua)
Azaroaren 22an, hitzaldiko protagonista Mileva Maric izango da: erlatibitatearen Teorian baztertua izan zena. Hitzaldi horretan fisikari eta matematikari handiaren irudia berreskuratu nahi da; bere senarra zen Albert Einsteinen irudiak emakume honena ezkutatu baitzuen. Horretarako, bere biografian ibilbide labur bat egingo da, bere lanaren ezaugarriak eta zailtasunak aztertuz. Horretarako, A. Einsteinek Nobel saria lortu zueneko lanetan Mileva Maric izandako parte hartzeen frogak mahaigaineratuko dira, eta batez ere, aztertuko dira zeintzuk izan daitezkeen zientzialari bezala bere lana ez aitortzeko egon ziren eragozpenak.
Txostengilea: Mercedes González Moreno (Kimikan Lizentziaduna. Irakaskuntza ertaineko irakasle erretiroduna)
Azaroaren 29ko hitzaldian emakumeek IKTetan duten papera aztertuko da: desberdintasun baten istorioa.
Hitzaldi honen helburu nagusia emakumearen papera alor zientifiko honetan ikusgai bihurtzea da, eta Matematika arloan eta Informazio eta Komunikazio Teknologietan lortu dituzten ekarpenak azaltzea, bai gaur egun, bai historian zehar. Horietako batzuk, honakoak dira: Edith Clarke (1883-1959), Rózsa Péter (1905-1977), Grace Hopper (1906-1992), Hedy Lamarr (1913-2000), “ENIACeko neskak” bezala ezagutuak izan direnak (historiako lehenengo programatzaileak: Betty Snyder, Betty Jean Jennings, Ruth Lichterman, Kathleen McNulty, Frances Bilas Spence eta Marlyn Wescoff, 1946-1955), Evelyn Boyd Granville (1924), Karen Spärck Jones (1935-2007), Frances E. Allen (1936), Mitchell Baker (1957) eta Rosalind W. Picard (1962).
Hizlaria: Rocío Raya Prida (Geografia eta Historian lizentziaduna, Granadako Unibertsitateko ETSI Informatika eta Telekomunikazioko Liburutegi Zerbitzuko arduraduna).