Azken eguneratzea: 2009/11/16
BURESINNOVA landare-horma
 

Silvia Burés doktoreak, BURÉS, SA enpresako zuzendariak, eta Almeriako Unibertsitateko Miguel Urrestarazu jaunak landare-hormak egiteko sistema berri bat patentatu dute. Sistema itxi batean osatutako landare-unitateak dira eta soberan geratzen diren drainatzeak berreskuratu eta berrerabili egiten dituzte, ingurunera iristea saihestuz; eta energia fotovoltaikoa eta material birziklatuak eta birziklagarriak erabiltzen dira unitate horiek egiteko. Hidroponia-teknikak eta zorurik gabeko laborantzaren teknikak erabiltzen dira eta eraikinen lorezaintzan aplikatzen dira.

ITURRIA: www.construible.es Kanpoko esteka, 2009/11/08