Azken eguneratzea: 2009/07/24
Egurrezko eraikinak eta lurrikarak

Uztailaren 14an egin zen entsegua, Japoniako ingeniaritza sismikoko ikerketa-zentro batean. Munduko base mugikor handiena erabili zen, zazpi solairuko egurrezko eraikin batean 7,5 graduko (Richter) lurrikara baten simulazioa egiteko. Arrakasta itzela lortu zuen probak eta aipatutako egiturak "lurrikarari" aurre egin zion. Ikerlarien esanetan, egiturak ekintza sismiko horiei aurre egin ahal izateko, korapiloetan aldaketak egin ziren, hartara, solairuen arteko zurruntasuna hobeto banatzeko.

Makina bat azterlan egin dira lurrikarei aurre egingo dieten eraikinak sortzeko, altzairuzko egiturak edo hormigoizkoak erabiliz, baina orain aurkezten dizuegun esperimentu hau egurrezko eraikinak erabili dituen bakarra da. Arrakasta lortuz gero, egurra bezalako material iraunkor eta merkea erabiliz eraikuntza-aukera berriak lortuko dira, betiere egur ziurtatua erabiltzen bada.

ITURRIA: http://blog.is-arquitectura.es Kanpoko esteka, 2009/07/22