Argitalpen-data: 2013/06/14
Madre de Dios ikastetxea (Bilbo) Consumópolis8 eskola-lehiaketaren estatu-mailako fasearen irabazle
Consumópolis8. 'Entrenatu gogoz, arduraz kontsumitzeko' izeneko kontsumo arduratsuari buruzko 8. eskola-lehiaketa (2012-2013 ikasturtea)
Madre de Dios ikastetxeak (Bilbo) Consumópolis8 eskola-lehiaketaren estatu-mailako fasea irabazi du, Bigarren Hezkuntzako 1. ziklokoa (lehenengo eta bigarren maila), hain zuzen.
Saria ‘Ciudadanas’ izeneko taldeari esker eskuratu da. Talde irabazlea, Toñi Burgos Herritartasuneko irakasleak koordinatuta, Andrea Peñak, Garazi Valverdek, Iratxe Ibarrondok, Leire Abadek eta Susana Maldonadok osatu dute.
Gogora ekarri behar dugu 'Ciudadanas' taldeak irabazi zuela lehiaketaren fase autonomikoa. Fase hori Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutua) ebatzi zuen duela zenbait aste.
Kontsumobidek antolatu du, Kontsumoko Institutu Nazionalarekin eta gainontzeko autonomia erkidegoekin batera, Kontsumo arduratsuaren inguruko 8. Eskola-lehiaketa, "ENTRENATU GOGOZ, ARDURAZ KONTSUMITZEKO" izenekoa. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko ikasleei dago zuzenduta.
Lehiaketaren helburu nagusia da sustatzea ikastetxeen parte hartzea kontsumo arloko hezkuntzarekin erlazionaturiko jardueretan; ikasleak kontsumo-ekintzak modu kontzientean, kritikoan, solidarioan eta arduratsuan egiteak duen garrantziaz sentsibilizatzeko.
Madre de Dios ikastetxeko talde irabazleak zera jakinarazi digu:

"Esperientzia zoragarria izan da guretzat; asko ikasi dugu eta elkarlanaren garrantziaz ohartu gara. Lankidetzarik gabe ez genukeen eskuratuko lehenengo saria. Hasierako fasean, jo eta ke aritu behar izan dugu eskatutako 30 galderak erantzuteko eta, horrela, taldeko galderetara pasatu ahal izateko. Bigarren fasean, adierazi nahi genuen mezua kontuan hartuta, errimak sortu genituen, Toñi Herritartasuneko irakaslearen laguntzarekin.
Gure helburua izan da jendeak ulertzea kontsumo arduratsua, baita kirolean ere: Elikadura osasuntsua (dopinik gabe), munduko giza eskubideei errespetua (produktuak egiteko haurren lan-esplotazioa erabiltzen dituzten kirol markak saihestuz), eta abar.
Benetan, harro gaude hilabeteotan egindako lanaz".
Azpimarratzekoa da lehiaketaren iazko edizioa ere (Consumopolis7. 2011/2012 ikasturtea) Bilboko beste ikastetxe batek (‘Nuestra Señora de Begoña’) irabazi izana. Orduan, ‘Tutifruti’ taldeak egindako lanari esker irabazi zen saria.
Loturak:
Madre de Dios ikastetxearen webguneko albistea: 'Estatu mailako lehenengo sariaren irabazle (DBHko 1. eta 2. mailak) Consumópolis8'
(Iturria: http://www.madredediosbilbao.es/ ) [es]
Zapatillas con conciencia. Cinco jóvenes de Bilbao ganan el primer premio estatal de consumo responsable (Iturria: DEIA, 2013ko ekainaren 15a) [es]