Azken eguneratzea: 2012/10/09

Euskadik bihar Turkian bere turismo eskaintza aurkeztuko die bertako 40 enpresa eta turoperatzaileri

- Lan-jardunaldia aste honetan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua buru dela, Turkiara hasitako bisitaldi instituzionala eta enpresarialaren barnean kokatzen da.

-                Euskal talde komertzial-turistiko bat merkatu honetara abiatzen den lehen aldia da. Turkish Airlines-ek maiatzatik lau hegaldi zuzen ditu, astero, Bilbo eta Istanbulen artean.

-                Topaketa honek Turespaña-ren eta Turkish Airlines-en lankidetza izan du.

 

Euskadik bihar Turkian aurkeztuko du bere turismo eskaintza euskal 12 turismo enpresak parte hartuko duten lan-jardunaldi batean eta 40 erakunde eta turoperatzaile turkiarri zuzendua dago. Lan-topaketa hau Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua buru dela atzo hasi zen bisitaldi instituzionala eta komertzailaren barnean kokatzen da eta datorren ostiralera arte luzatuko da. Bisitaldi honetan, guztira, arlo ekonomiko desberdinetako 70 enpresak parte hartuko dute.

Euskadik bere turismo-eskaintza azaleratzen dagoen eta maiatzaz geroztik Bilborekin zuzeneko aire-konexioak dituen merkatu batean aurkeztuko du. Turkish Airlines konpainiak astero zuzeneko lau hegaldi ireki ditu Loiu eta Istanbuleko aireportuen artean. Izan ere, hiri honek Asiako herri nagusienekin ere hegaldiak ditu eta euskal turismoarentzako interesgarriak eta azaleratzen ari diren beste merkatu batuentzako sarrerako atea da.

Bihar, hilak 10, hiriburu turkiarran eta euskal erakundeak eta turoperatzaile turkiar nagusienen arteko topaketa enpresariala izan baino lehenago Turismo eta Merkataritza sailburuordeak, Pilar Zorrillak, Euskadiren aurkezpena egingo du.

Turismo bisitaldi komertziala Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu du eta Turespaña-ren eta Turkish Airlines konpainiaren laguntza izan du.

Jardunaldi honen ostean, Bernabé Unda sailburuak harrera-ekitaldi bat eskainiko die bisitaldi instituzioanala eta enpresariala osotzen duten enpresei eta bertan, enpresa eta agintari turkiarrak ere izango dira.

 

 

 

2012ko urriaren 9an