Sarrera
Komunikazioa hobetu, parte-hartzea bultzatu eta zerbitzu berriak sortzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak ekimen ugari sortu du sare sozialen inguruan. Finean, helburua da gobernu ireki eta kolaboratzailea lortzea.
Mintegi honetan herritarrekin zein herritarrentzat sare sozialetan bideratu dugun estrategiaz hitz egin dugu. Erabiltzen diren web 2.0 tresnez aparte, gakoa hauxe da: erabakiak hartzeko eta erakunde barruko ikasketa bat eragiten duen estrategia eta kudeaketa eredu bat izatea.
Genis Rocaren parte hartzea izan dugu. Honek RocaSalvatella NetStrategies enpresan lan egiten du, non garatu duten hainbat erakundeek (pribatu zein publiko) sare sozialetan duten presentzia eta aktibitatea kudeatzeko metodologia.
Era berean, Eusko Jaurlaritzan sortzen ari diren esperientzia berriak ezagutzeko aukera emango dugu.
Informazio orokorra
- Data: 2009ko urriaren 20a
- Lekua: Eusko Jaurlaritzak Bilboko egoitzan duen ekitaldi-aretoa
- Antolatzailea: Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritza
Mintzaldiak
Mintzaldi bakoitzeko bideoak eta aurkezpenak eskuragarri dituzue:
- "Sareen garaian estrategia eta kudeaketa", mintzaria Genis Roca
- "Sarean Kultura eraikitzen", mintzaria Txetxu Barandiaran
- "Sare sozialen estrategia osasun arloan", mintzaria Roberto Nuño
- "Euskadi.netaren erronka", mintzaria Alberto Ortíz de Zárate