Bilbon, Zorrozaurren babes ofizialeko 120 etxebizitza erosketan esleitzeko zozketa egingo da 2023ko martxoaren 22an

Argitalpen-data: 

Datorren martxoaren 22an, goizeko 10:00etik aurrera, VISESAk, babes publikoko etxebizitza eta hiri birgaitzea/berritzea sustatzeko sozietate publikoak, Bilbon (Zorrozaurre) 120 babes ofizialeko etxebizitza erosketan esleitzeko zozketa egingo du notario aurrean, onartutako eskatzaileen artetik. Espediente zenbakia EB2-0981/19-LE-000.

Interesdunek gutuna edo e-maila jasoko dute parte hartzeari buruzko nondik norakoak azaltzen.

Zozketa zuzenean emango da streaming bidez Irekia zerbitzuaren webgunean: www.irekia.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)