|
Hurrengo urteotan, aldaketa handia izango du EAEko industriak ingurumenarekiko jarrerari dagokionez. Aldaketa hori, batetik, araudi berriak eragingo du –besteak beste, poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuen legea (IPPC) azpimarratu behar da–, eta, bestetik, gizarte, administrazio, merkatu eta industria-sektoreen exijentzia-maila handiagoak. Testuinguru horretan, eta 2002-2020ko Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak proposatutako erronkaren aurrean, ezinbestekoa da eragile inplikatuen arteko konpromisoa eta lankidetza egokitze-prozesua errazteko. Horrenbestez, zeramikaren sektoreko enpresak Borondatezko Hitzarmenari atxiki zaizkio, Eusko Jaurlaritzarekin batera, batetik, ingurumen-hobekuntzarako helburuen eragile eta katalizatzailea, eta, bestetik, etorkizun garbiagoko eta ingurumena errespetatzen duen etorkizunerantz aurrera egiteko tresna ezin hobea izango delakoan.
|