Tunelak egiterakoan LAPerako gidaliburua (2012)

Deskribapena

liburu azalaOso nekeza izan da beti gizakiarentzat obra linealak egitea, gorabehera geografikoak gainditu beharrak eraginda.
Aspaldi honetan, protagonismo zalantzagabea bereganatu du obra publiko zibilak Euskal Autonomia Erkidegoan, egoitza-eraikuntzaren krisialdiaren aurrean, azpiegitura garrantzitsuak garatu eta burutzeko: HAT, errepideak eta autobidea, trenen lurperatzeak, metropoli-garraioa.
Eraikuntza-prozesu horiek espezializazio handia eta zailtasun itzela eskatzen dituzte, eta tartean Gidaliburu honen xedea, hau da, tunelak egiteko lanak. Lan honekin, dauden arriskuen prebentzioaren kudeaketan esku hartzen duten eragile profesional ezberdinei tresna baliagarria bideratu nahi zaie, eraikuntza-prozesu ohikoenen aldean prebentzioaren inguruan dagoen bibliografia eskasa baita eraikuntza-arlo honetan.
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen eginkizunetako bat, langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen faktoreei buruzko azterlanak eta txostenak egitea eta, oro har, aholkularitza ematea da.
Dagoeneko asko dira eraikuntza-prozesuen segurtasunaren alor orokorrean Erakunde honek argitaratu edo, egoki iritziz gero, berrargitaratutako argitalpenak: Segurtasun praktikoa eraikuntzan; Zangak egitea; Ezpondak egonkortzea; Enkofratu, segurtasunsare eta tutu bidezko aldamioen inguruko gidak... Hartara, agiri honetan aurkezten den dokumentazioak, kontsultatzerakoan, dagokigun jardueraren arriskuak gutxitzeko prozedurak egiten erraztea, eta horrela, ezbehar-tasa gutxitzea espero dugu.
Gidaliburu honen hartzaile nagusiak honako hauek izango dira: eraikuntza-enpresak eta bertako agintariak, lanen eta erabili beharreko baliabideen plangintzaz arduratzen direlako; prebentzio-teknikariak; zuzendaritza fakultatiboak; prebentzio-zerbitzuak edo segurtasun-koordinatzaileak.
Amaitzeko, gure eskerrik beroenak bere ekarpenekin eta esperientziarekin argitalpen honen idazketan lagundu duten enpresa eta erakundeei.