Aparteko Inbertsio Plana aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
 
Aparteko Inbertsio Plana onartzeko foru araua hitzartu dutela azaldu zuen Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak Donostian egindako agerraldian. Txabarrik, atzo bertan eman zion proiektua Batzar Nagusietako lehendakaria Leire Ereñori.

“Lurraldearen garapen orekatua eta gizarte kohesioa” izango dira, Txabarriren esanetan, planaren ardatz nagusiak. “Aurrekontuetako dirua kultur eta kirol ekipamenduetarako, adinduentzako –egoitzetan plaza gehiago sortzeko-, gizarte baterakuntzarako eta errepideen bigarren mailako sarea hobetzeko erabiliko da, besteak beste” adierazi zuen. Horrela, Inbertsioen Plan Berezia Gipuzkoa Hiria izeneko proiektua gauzatzeko urrats garrantzitsua izango dela gaineratu zuen. Gipuzkoa Hiria proiektuaren oinarriak azaldu zituen: “Gizartearen kohesioa, lurralde garapen orekatua eta iraunkorra eta modernizazio eta berrikuntza Europako parametroetan”.

“Aldundiaren politika gauzatzeko oinarrizko tresna izaten jarraitzen dute aurrekontu arruntek. Inbertsioen Aurrekontu Bereziak ardatz jakin batzuk indartuko ditu”, azaldu zuen.


 

2004-(e)ko Maiatzaren 14(e)ko Berria-(e)n argitaratutako albistearen laburpena

Azken eguneratzea: 2004/05/14