Langileen osasun mentala (2012)

Deskribapena

liburu azalaLiburuak osasunaren alderdi nahiko arazotsu bat lantzen du: osasun mentala. Horrez gain, osasuna zaintzeko bideak bilatzen ditu, gure bizitzako beste alderdi garrantzitsu batekin ?lanarekin? daukan harremana kontuan hartuz. Gure gizartearentzat garai latza da oraingo hau. Lana falta da, eta lana beharrezkoa da pertsonak ondo eta osasuntsu egoteko. Milaka pertsonen egoera dramatikoa arintzeko politikak jarri behar dituzte martxan botere publikoek. Enplegua sortzera bideratu behar dira indarrak; baina ez litzateke edozein lan balekotzat jo behar. Funtsezkoa da sortzen diren lanpostuak kalitatezkoak eta behar dugun segurtasuna emateko modukoak izatea. Lan-osasuna da enpleguaren kalitatea neurtzeko oinarrizko alderdietako bat. Lanak osasunean eragina izatea saihestu behar da.