Fecha de la última modificación: 24/07/2007
Ingurumen kalitateko eskolarako proiektua

Garapen Iraunkorraren EAEko Estrategiak (2002-2020) onartzen du biztanleriaren hezkuntza eta trebakuntza beharrezko baldintza dela bertan ezarritako helburuetarantz aurrera egin ahal izateko. Beste alde batetik, Europar Batasunaren ingurumen-gaietako VI. Programak gizarte-eragile desberdinei eskatzen die garapen iraunkorraren eraikuntzan baterako erantzukizuna har dezaten, Nazio Batuen Erakundeak, bere aldetik, konpromiso hori mundu-mailan sustatu nahi du, eta horretarako hamar urtekoa (2005-2015) Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada ¡zendatu du.

Eskolak, erreferentzia egin diegun gizarte-eragile horietariko bat denak, prozesu hori bideratu dezake eta bideratu behar du. Horretarako bere inguruari ¡rekita egon behar du, biztanleria guztiari ulertzeko ezagutzak eta gaitasunak eman eta txertatzen den komunitatean esku hartu, eta bere inguruaren ingurumen- eta gizarte-hobekuntzarekiko konpromiso-jarrera eta -balioak sustatu.

Zeregin hori hezkuntza-kalitatearekin oso estu erlazionatua dago. Gaur egun ingurumen-hezkuntza eta hezkuntza-katitatea nahitaez eskutik doaz, bereizita ulertu ezin diren bi kontzeptu dira, Horregatik dira hain interesgarriak proiektu honetatik ondorioztatzen dena bezalako proposamenak, ¡ngurumen-kalitateko eskola eraikitzeko baliozko elementuak eskaintzen dizkigutelako.

Gainera, elementu horiek parte hartzen duten irakasleen hausnarketa pertsonalari eta taldeko hausnarketari esker sartu dira. Praktikaren ¡nguruko hausnarketa, hori hobetzeko helburuarekin. Zalantzarik gabe, ¡kastetxeentzako jarduera-aztarna ¡nteresgarriak eskaintzen dituen esperientzia da. Hori da argitalpen honen helburu nagusia.



Pdf formatoko dokumentua:
Ingurumen kalitateko eskolarako proiektua (1,94 Mb)