Ibarraran, A.; Lasagabaster, D. eta Sierra, J. M.
Inmigración y aprendizaje de lenguas en un contexto bilingüe


'Inmigración y aprendizaje de lenguas en un contexto bilingüe'liburuaren azalaAgerikoa da gero baino gero gehiago direla EAEko hezkuntza sisteman ikasten ari diren etorkinen seme-alabak. Horrek erkidego hartako curriculumak agintzen duen hiru hizkuntzen -euskara, gaztelania, ingelesa- irakaskuntza birpentsatu beharra dakar. Hain zuzen, lan honek ikasleen hizkuntz gaitasuna, jarrera eta erabilerak aztertzen ditu eta, horrekin batera, zenbait gogoeta aurkezten, eskolak egoera berri honetara egokitzeko behar dituen neurriak har ditzan.

Bi helburu ditu lan honek. Batetik, A ereduko ikasle autoktono eta etorkinen lagin baten hizkuntz erabilera, gaitasuna eta jarrerak aztertzea du asmoa. Bestetik, ikasgelan gero eta ikasle aloktono gehiago dituzten irakasleen gogoetak bildu nahi dizkigu. Lanaren egileek diotenez, eleaniztasuna da euskal hezkuntza-sistemaren ezaugarririk nabarmenena: bi hizkuntza ofizialak ez ezik -hau da, euskara eta gaztelania-, atzerriko hizkuntza irakasten da -ingelesa, gehienbat-, eta, ezin ahantzi, ikasle etorkinek dakartzaten hizkuntza eta kulturak ere kontuan hartu behar direla.

Aztertutako laginak erakutsi duenez, hizkuntza aniztasuna ohikoa da A ereduan: lagina osatzen duten Gasteizko ikastetxeetako 125 lagunen artean 15 hizkuntza ezberdin hitz egiten dituzte; horien erdiak baino gehiagok gaztelaniaz mintzo direla erakutsiko du, Hego Amerikako etorkinen kopuru handiaren ondorioz. Ikasle autoktonoen zein aloktonoen estatus sozio-kultural eta sozio-ekonomikoak antzekoak dira, oso. Ez dago testuinguru ezberdintasunik ere, aski talde homogeneoak dira biak. Beste non edo non dira ezberdintasunak…

Adibidez, zein den hitz egitea gehien gustatzen zaien hizkuntza galdetu eta ikasle autoktonoen %21,7k "euskara" erantzungo du; hitz egitea gutxien gustatzen zaiena, aldiz, ingelesa izango da (%8,7). Ikasle aloktonoen artean guztiz alderantzizkoak dira emaitzak: %6,4 eta %16,2. Gustu eta zaletasun horiek, hala ere, ez datoz bat euskaraz hitz egiteko duten gaitasunarekin.

Ikerketaren egileek aztertu dutenaren arabera, EAEko etorkinek erabat jotzen dute beren haurrak "elebidun ez den eredu bakarrean matrikulatzera: A ereduan". Ondorioz, aurreko hainbat azterketak erakutsi duten emaitzekin bat, ikasle horiek -autoktono zein aloktono izan-, euskara gaitasunari buruz duten pertzepzioa oso da txikia. Ikasleen erdiek, esate baterako, diote euskara ez dela hizkuntza inportantea. Egileen arabera, EAEko emakume inmigranteen elkarte Garaipen-en iritziz, etorkin askok jakin ere ez dakite euskaraz ikasteak zer dakarren, ez dakite EAE bertako hizkuntza denik ere.

Beraz, behar-beharrezkoa da, lanaren egileek azpimarratu dutenez, inmigranteen seme-alabak eredu elebidunetan matrikulatzea (murgiltze-programetan). Hori egin ezean, usteko da murgiltze programa horiek ikasle autoktonoentzat baino ez direla, zenbait ikerketak erakutsi dutenaren kontra. "Inmigranteen umeei euskaraz ikasteko aukera ukatuz gero, euskara instrukzio-hizkuntza den eskoletara joateko aukera gabe, ez dute gaitasun askirik lortuko komunitateko hizkuntza ofizialetako batean eta, horrek, dudarik gabe, mugatu egingo dizkie aukerak, euskaraz jakitea gero eta gehiago eskatzen ari den gizartean".

Emaitzak azterturik, ikerketa honen egileek galdera bat baino gehiago dute, gogoeta eragile izan litezkeenak: "Zein neurri ezarri behar dira oraingo joera aldarazi eta ikasle etorkinak A ereduan matrikulatzen dituzten gurasoek beren seme-alabak eredu elebidunetan matrikula ditzaten?". "Gaztelaniari oso inportantzia handia ematen diote ikasle autoktono eta aloktonoek. Aldiz, EAEko kurrikulukoak diren beste bi hizkuntzekiko ikuspegia zeharo da bestelakoa. Nola aldatu egoera?". "Zein eratako neurriak hartu behar dira bere L1 gaztelania ez beste hizkuntza bat duen ikasleak gaitasun handiagoa izan dezan hizkuntza nagusian?". Horiek, besteak beste, lan honen egileek egiten dituzten galderak, hezkuntza administrazioak eta ikastetxeek erantzun ditzaten.

Aurkibidea:

Primera parte

Capítulo 1: El contexto

  1. Una nueva configuración de nuestras sociedades
  2. Europa y la reforma educativa
  3. La escuela española ante esta nueva situación
  4. El caso de la Comunidad Autónoma Vasca
  5. El sistema escolar en la CAV
  6. Vitoria-Gasteiz y la escolarización de alumnado inmigrante
  7. Estudios realizados en Vitoria-Gasteiz

Segunda parte

Capítulo 2: Competencia, actitudes y usos lingüísticos del alumnado

  1. El estudio cuantitativo: competencia, actitudes y usos lingüísticos del alumnado
    1. El instrumento
    2. Los participantes
    3. Resultados

Capítulo 3: Reflexiones del profesorado

  1. Reflexiones del profesorado
    1.  El instrumento
    2.  Los participantes
    3.  El procedimiento
    4.  Los resultados

Tercera parte

Capítulo 4: Conclusiones y consideraciones finales

  1. Conclusiones
  2. Consideraciones finales

Referencias bibliográficas

  • Anexo 1: Cuestionario para el alumnado
  • Anexo 2: Guión de la entrevista al profesorado


Liburuaren ezaugarriak:

  • Hizkuntza: Gaztelania 
  • Argitaratzailea: Lete argitaletxea. Bilbo
  • Urtea: 2007
  • Orriak: 244
  • ISBN: 84-611-4249-7
Azken eguneratzea: 2007/06/06