Blas Arroyo, J.L., Casanova Avalos, M., Velando Casanova, M., (arg.)
Discurso y sociedad: contribuciones al estudio de la lengua en contexto social.


2004ko azaroan Hizkuntza eta Gizarteari buruzko II. Biltzarra eratu zuen Castelloko Jaume I Unibertsitateak. Lehenengo edizioan bezala, biltzarraren helburua zen egunero-egunero baliatzen ditugun bi errealitateren gaineko gogoeta eragitea: komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza, eta inguratzen gaituen gizartea. Argitalpen honetan bildu diren lanak bi errealitate horietara hurbiltzeko askotariko hurbilpen teoriko eta metodologikoak dira.

Hirurogeita hamabost lan aurkeztu ziren 2004an Castellon egin zen Hizkuntza eta Gizarteari buruzko II. Biltzarrean. Argitalpen honetan haietarik 62 bildu dituzte. Horietarik 5 osoko hitzaldiak dira; gainerako 57ak, komunikazioak ditugu.

Berez, II. Biltzarra lau urte lehenago egindako jardunaldien jarraipena zen, nahiz eta ordukoan hainbat adituk soziolinguistika-gaiei buruzko hitzaldiak egin, oro har, eta, horrekin batera, baita zenbait mahai-inguru ere. Lehenengo jardunaldien eskarmentuaren ondoren, eta ondorioz, antolatzaileek ikertzaile andana deitu zuten ikerketa-gaiaren inguruan gogoeta egin zezaten. Horrela, II. Biltzarrean ehun lagun bildu zituzten, 42 unibertsitate eta ikerketa-zentrotakoak, hamabost herrialde ezberdinetatik etorriak.
II. Biltzar hartako hitzaldiotan nabari denez, ez zen ohiko soziolinguistika biltzarra izan. Osoko bost hitzaldiak izan ziren batetik: Dibertsitate linguistikoaren eboluzioa; Soziolinguistika historikoa (hizkuntza erromantzeen formazio-prozesua); Bariazio sintaktikoaren azterketa; Lexiko- erabilgarritasuna eta soziolinguistika; eta Akzio eta interakzio soziala bariazio sintaktiko eta diskurtsibo-pragmatikoan. 

Beste alde batetik, eta aurreko "betiko" gai  horiekin batera, Castelloko unibertsitatean bestelako ekarpen teoriko eta metodologikoak egin zituztela erakutsi digute bost ataletan banaturiko edukiek: Diskurtsoaren analisia; Bariazio linguistikoari buruzko azterketak; Elebitasuna eta hizkuntza-ukipena; Hitzezko kortesia; eta Lexiko-erabilgarritasuna. Bistan da zenbait gai nahitaez ukitu beharrekoak direla, dela bariazio fenomenoak ikuspegi sinkroniko eta diakronikopean, edo hizkuntzaren soziologiari berezko zaizkionak (elebitasun soziala, hizkuntza-jarrerak eta abar), Baina, era berean, biltzarrean irakurritako komunikazioek hizkuntzaren eta gizartearen arteko lotura bizi, interesgarri eta alditan ezkutuak azalera ekarri zituzten: adibidez, nazionalismoek gaur egungo hizkuntzalaritzaren diskurtsoan duten eragina; batxilergoko valentziar inmigrazioari buruzko hurbilpen soziolinguistikoa; euskararen, katalanaren eta galegoaren normalizazio-prozesuen arteko kontraste demografiko eta soziolinguistikoak; literatura, hizkuntza-gatazkaren sintoma XXI. mendeko Valentziako hiru nobela abiapuntu harturik; gizon-emakumeen arteko komunikazioa Quim Monzoren ipuinetan; etab. Biltzarrean irakurri ziren lanen gai-aniztasunaren etsenplu ditugu.

Ohikoa ez den beste ezaugarri bat ere izan zuen biltzarrak, eta haren ispilu dugu liburua: alegia, gai-aniztasuna ez ezik, hizkuntza-aniztasuna ere kontu eta maitasun handiz zaindu zuten antolatzaileek. Lanik gehienak gaztelaniaz ageri badira ere, badira katalanez edota ingelesez idatzitakoak ere. Antolatzaile-batzordeko buruaren iritziak ez du zalantzarik: "Zientzia-komunikazioak itzuri egin beharko lioke zenbaitek oso modu interesatuan indarrez ezartzen duten uniformetasun linguistikoari. Uste horren arabera jardun dugu lan honen argitaratzaileok, gure aletxoa ekarriz".

AURKIBIDEA

Presentación

Ponencias plenarias

  • Albert Bastardas Boada (Universidad de Barcelona)
    La evolución de la diversidad lingüística: comprender para proponer
  • Francisco Gimeno Menéndez (Universidad de Alicante)
    Sociolingüística histórica: el proceso de formación de las lenguas románicas
  • Humberto López Morales (Universidad de Puerto Rico -catedrático emérito- y Secretario de la Comisión Permanente de las Academias de la Lengua Española)
    El estudio de la variación sintáctica: Precisiones metodológicas
  • José Antonio Samper Padilla (Universidad de Las Palmas de Gran Canaria)
    Disponibilidad léxica y sociolingüística
  • María José Serrano Montesinos (Universidad de La Laguna)
    Acción e interacción social en variación sintáctica y discursivo-pragmática
Sección I: Análisis del discurso
Sección II: Estudios sobre variación lingüística
Sección III: Bilingüismo y contacto de lenguas
Sección IV: Cortesía verbal
Sección V: Disponibilidad léxica

LIBURUAREN EZAUGARRIAK

  • Hizkuntza: Gaztelania, Katalana, Ingelesa
  • Argitaratzailea: Universitat Jaume I, Castelló de la Plana
  • Urtea: 2006
  • Orriak: 832
  • ISBN: 84-8021-538-0

 

 

Azken eguneratzea: 2006/12/14