Abiatu dituzte Navalaldea berritu eta garatzeko lanak
 

Behinola bakailao enpresak zeuden lekuan, azken urteetan hondatutako eraikinak baino ez zeuden. Hemendik aurrera, ordea, bestelako itxura hartzen hasiko da Pasai Donibaneko Bordalaborda gunea. Hango udalak eta portuko agintariek sinatu zuten Navalaldearen garapena bultzatzeko akordioa, eta  jarri zuten lehen harria Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren begiradapean. Aurrerantzean, ontziolen laguntzarako enpresen eta hornitzaileen gunea izango da, orain Pasai Donibaneko portuan sakabanatuta daudenena, hain zuzen. Pabiloi industrialak, aparkalekuak... eraikiko dituzte 60.000 metro koadroan. Batzuentzat, proiektua gauzatzea ezinbestekoa da badia biziberritzeko. Herrerako enpresak Navalaldeara lekualdatzean, esaterako, hainbat museo, etxebizitzak eta lorategiak eraikiko dituzte.


 

Berrian argitaratutako albistearen laburpena, 2006ko martxoaren 2a

Azken eguneratzea: 2006/03/03