3.AE-3.WQ: Produktuak eta markak.

Sarrera

Eman beharreko lehenengo urratsa produktuaren eta publizitate-markaren arteko desberdintasuna identifikatzea da. Marka, enpresa bateko produktuak eta zerbitzuak identifikatu eta bereizten dituen izena, hitza, seinalea, sinboloa, diseinua edo horietako batzuen konbinazioa da.

Eginkizuna

Gero, taldean, "Produktua-marka" erantsitako fitxategietan agertzen den Fitxa osatu behar duzue.

Prozesua eta baliabideak

Hasteko, talde lanean, bideo bat ikusi behar duzue arretaz. Bideo horretan azaltzen da marka zer den eta zertan bereizten den produktutik. Gainera, marka irudi bat izateak duen garrantzia azaltzen du, adibide baten bidez:

Oraindik argi eta garbi ez baduzu ikusten produktuaren eta markaren arteko desberdintasuna, iturri hauetakoren bat kontsulta dezakezu:

Orain, jaitsi "Produktua-marka" dokumentua, osatu eta gorde ezazu zure karpetan "Nire_produktuak_markak" izenarekin.
Dokumentu horren zati bat zure taldekideekin hitz egin ondoren osatu behar duzu. Beste zati bat bakarka egin behar duzu.

Produktua

"Nire_produktuak_markak" dokumentuak.

Ebaluazioa

    Produktuarena:
  • Eman den informazioa zuzena eta egokia da.
  • Eman diren argudioak sendoak dira eta ondo adierazita daude.
  • Markaren eta produktuaren arteko desberdintasuna ondo azalduta dago.

Ondorioak

Autoebaluazioa: Ireki "Erantsitako fitxategiak" atalean duzun autoebaluazio-orria, osatu eta gorde ezazu zure karpetan "Nire_autoebaluazioa" izenarekin.

Erantsitako fitxategiak