Lehenengo eman beharreko urratsa publizitate-iragarkiek zer lortu nahi duten identifikatzea da. Publizitate-iragarki guztiek mezu bat helarazi nahi digute. Publizitatearen helburua saltzea da, eta horretarako balio jakin batzuk erlazionatzen dira produktuarekin. Gainera, publizitate guztia publizitate-euskarri jakin batean aurkezten da.
Iragarki pare bat zehaztasun osoz ikusi behar da, eta gero, taldean, betako bat aukeratu, eta erantsitako fitxategietan agertzen den fitxa osatu: "Fitxa_iragarkiak_azterketa". Jarraian, banakako lanean, publizitate iragarki bat bilatu behar duzu aldizkari edo egunkari batean, eta aurreko fitxaren ondoren agertzen denaren antzeko txartel bat osatu.
Lan hori egiten hasi baino lehen, karpeta bat prestatzea komeni zaizu (karpeta digitala izan daiteke), eginkizunak han gordetzeko amaitu ahala.
Jarraian, "Erantsitako fitxategiak" atalean duzun "Publizitate gida" kontsulta dezakezu. Ireki ezazu, eta irakurri atal hauei dagokien zatia: Publizitatearen helburua eta publizitate-euskarriak (3. or.).
Nahi izanez gero, iturri hauetakoren bat kontsulta dezakezu:
Jaitsi "Fitxa_iragarkiak_azterketa" dokumentua, osatu, eta gorde ezazu zure karpetan "Nire_publizitate iragarkiak" izenarekin
Dokumentu horren zati bat zure taldekideekin hitz egin ondoren osatu behar duzu. Beste zati bat bakarka egin behar duzu.
Autoebaluazioa: Ireki ezazu "Erantsitako fitxategiak" atalean duzun autoebaluazio orria, osatu eta gorde zure karpetan "Nire_autoebaluazioa" izenarekin.