4.OE-4.WQ: Portfolioa edo karpeta prestatu

Sarrera

Lanaren amaierara iritsi zara; orain, emaitzak biltzeko eta egindako lan guztiak antolatzeko garaia da.

Eginkizuna

Egindako dokumentuak biltzea eta ordenatzea, laburpen-karpeta bat prestatzeko. Printzipioz, karpeta digitala izango da; beharrezkotzat jotzen baduzu, paperean izango duzu gero.

Portfolioa orain arte egindako lanen laburpena da, sistematikoki ordenatua; egindako lana baloratzeko balioko dizu.

Prozesua eta baliabideak

Hona hemen portfolioa antolatzeko jarraibide batzuk:

  • Ireki "Erantsitako fitxategiak" karpetan dagoen "Portfolioa" dokumentua. Han ikusiko dituzu ikasitakoaren zerrenda bat, osatu dituzun dokumentuak eta zure lana ebaluatzerakoan erabiliko diren irizpideak. Egiaztatu denak dauden eta erabaki baten bat garbira pasatzea komeni den.
  • Dokumentu guztiak prest dituzunean, egokien iruditzen zaizun irizpidearen arabera ordenatu (esate baterako, dokumentuak egiteko ordena); bestela, hobea iruditzen zaizun beste moduren bat erabili.
  • Ez ahaztu autoebaluazio orria jasotzen. Nahi baduzu, egindako lanaren inguruko iritziak edota balorazio pertsonalak egin ditzakezu. Gogoan izan beti baloratzen dela lanak norberaren adierazgarriren bat izatea; saiatu sortzailea eta berritzailea izaten zure lanak aurkezteko orduan.
  • Gutxienez elementu hauek dituen azala prestatu: Lanaren izena (Elikadura osasungarria eta arduratsua); zure izena, eta lana egindako eguna.
  • Prestatu aurkibide bat karpetaren edukiarekin.
  • Lana amaitutzat eman baino lehen, birpasatu dokumentu guztiak arretaz.

Produktua

Portfolioa, lan osoaren laburpen-dokumentu gisa.

Ebaluazioa

    Produktuarena:
  • Portfolioak informazio egokia jasotzen du.
  • Ondo antolatuta dago.
  • Gaitasun bakoitzeko, gutxienez, produktu edo agerpen bat dago.
  • Ekarpen pertsonalen bat dago.
  • Aurkezpena sortzailea eta berritzailea da.

Fitxategi erantsiak