2.OE-2.WQ: gure iragarkia sortzen
Sarrera
Orain publizitate iragarkiek zer elementu dituzten, zer euskarritan egiten diren eta nori zuzenduak dauden dakizunez, jolas dezagun publizitate-enpresa bat zuzentzera.
Eginkizuna
Pentsa dezagun publizitate enpresa bateko zuzendari garela, eta norbaitek marka jakin bateko produktu bat merkaturatzeko ardura ematen digula. Izozki bat da merkaturatu nahi den produktua, eta marka, berriz, FRICOLD. Iragarkia egitea da gure eginkizuna.
Gure iragarkia zer elementuk osatuko duten pentsatu behar dugu, zer publizitate-euskarri erabiliko dugun eta nori zuzenduko diogun.
Prozesua eta baliabideak
Hasteko, deskargatu "fitxategi erantsietan" aurkituko duzun "Publizitate-iragarkia" izeneko dokumentua. Irakurri arretaz, eta taldean bete dokumentuaren atalak. Iragarkian beste elementuren bat gehiago sartu behar baduzue, egin dezakezue. Ondoren, bilatu Interneten pentsatu duzuen produkturako egokia izango den irudi bat, eta gehitu produktuaren izena eta eslogana; hori egindakoan itsatsi ezazue aurreko fitxategi erantsiaren 2. orrialdeko koadroan.
Bukatzen duzuenean, gorde dokumentua "Gure_publizitate_iragarkia" izenarekin.
Produktua
"Gure_publizitate_iragarkia" dokumentua.
Ebaluazioa
Produktuarena:
- Iragarki-proposamena egokia da, eta errespetatzen ditu adierazitako atalak.
- Atal bakoitzeko informazioa nahikoa da.
- Erabilitako adierazpideak zuzenak dira.
- Proposamen sortzailea da.
Ondorioak
Autoebaluazioa: Ireki "Nire_autoebaluazioa" izeneko autoebaluaziorako orria eta bete ezazu, zeregin honi buruzko zure hausnarketak eginez, eta gorde ezazu, atzera, izen berbera emanez.
Fitxategi erantsiak