1.OE-1.WQ: publizitatea modu kritikoan ikusten

Sarrera

Publizitate tailerrean landu duzuena eta hemen duzun gida honetan ageri den informazioa lagun dituzula, egunero komunikabideetan ikusi ohi dituzun iragarkiak analizatu behar dituzu. Erronka horri egin beharko diozu aurre.

Eginkizuna

Komunikabide desberdinetan egun batean agertzen diren publizitate iragarkiak aztertu behar dituzu; ez duzu ezer berezirik egin behar; soilik zure bizitzako egun arrunt batean ageri zaizkizun iragarki horietako batzuei erreparatu: eskolarako bidean topa ditzakezun publizitate panelak, zure aita edo amaren autoan entzuten duzu irratian ematen duten bat, telebistan agertzen den bat, egunkarian edo etxean duzun aldizkariren batean. Gero, taldean, pertsona bakoitzaren iragarki bat hautatu behar duzue, fitxa bat betetzeko. Idatzi esandako gauza hauek guztiak liburu batean eta erabili, eginkizuna gauzatzeko.

Prozesua eta baliabideak

Ireki "Fitxategi erantsietan" duzun "Iragarki_eguna" izeneko dokumentua. Betetzeko, tailerretan eta honen aurretiko jardueretan landutakoa ekarri behar duzu gogora. Gutxienez, 5 iragarki jaso eta analizatu behar dituzu modu kritikoan -ahal dela izan daitezela publizitate euskarri desberdinak-. Ondoren, zure taldeko gainerakoekin ados jarri, eta bakoitzaren iragarki bat hautatu behar duzue. Saia zaitezte publizitate euskarri desberdinetakoak hautatzen.

Iragarkiak biltzeko zailtasunak badituzu, orrialde hauek kontsulta ditzakezu. Dena den, zure eguneroko bizitzakoak lirateke egokienak:

Bukatzen duzunean, gorde dokumentua "Egun_bateko_nire_iragarkiak" izena emanda.

Produktua

Dokumentua: "Egun_bateko_nire_iragarkiak".

Ebaluazioa

    Produktuarena:
  • Emandako informazioa egokia eta nahikoa da.
  • Idatzitako adierazpenak zuzenak dira ortografiari dagokionez.

Ondorioak

Autoebaluazioa: Ireki "Nire_autoebaluazioa" izeneko autoebaluaziorako orria eta bete ezazu, zeregin honi buruzko zure hausnarketak eginez, eta gorde ezazu, izen berbera emanez.

Fitxategi erantsiak