Publizitatearen azterketa
Sarrera
Gaur egun, erakarpen-botere handiena duen hedabideetako bat da. Publizitatearen funtzio nagusia da zenbait produktu (kontsumo-ondasunak) eta zerbitzu merkatuan jartzea eta kontsumitzaileen gustuak bideratzea, ekoizpen-sistemarekin bat etor daitezen. Horregatik, tailer honen bidez, publizitateak kontsumitzailearengan (batik bat umeengan) duen eragina aztertu nahi dugu.
Helburu orokorra
Publizitate-iragarkiak aztertzen ikastea, haren eraginari ihes egiteko mekanismo gisa, hala, erabaki kiritiko eta arrazionalak hartzeko produktu edo zerbitzu bat eskuratu behar denean.
Berariazko helburuak
- Publizitateko iragarki edo kanpaina baten sortze-prozesua ezagutzea.
- Gaur egungo publizitate-euskarrien berri izatea.
- Publizitatean, informazioa eta erakartze-saiakerak bereiztea.
- Euskarri finkoko eta telebistako publizitate-iragarkietan inplizituki datozen elementuak identifikatzea eta aztertzea.
- Publizitateak gure kontsumoan duen eraginaren inguruan hausnartzea.
- Legez kanpoko publizitatea detektatzea.
Edukiak
- Iragarkien euskarriak. Non aurkitu dezakegu publizitatea?
- Zer da publizitatea?
- Publizitate estrategiak. Nola egin iragarki bat?
- Publizitatearen osagaiak; (giroa, pertsonaiak, musika, koloreak, eslogan...)
- Publizitatearen eragina gure erosteko erabakian.
- Zilegi ez den publizitatea