|

|
“Laguntza-simulazioa” tresna erabili nahi badute Birgaitzeko Sozietateko edo Sozietate Sustatzaileko kideek Izenpe txartela izan beharko dute. |
|
Zer da Izenpe?
Egiaztagiri elektronikoa eskaintzen duen enpresa da Izenpe. Euskal Administrazio publikoetako informatika elkarteek sortu dute (CCASA, EJIE, IZFE eta LANTIK izenekoek, alegia).
Hainbat Administraziorekin on line egiten diren eragiketen egiazkotasuna bermatzea du helburu nagusi, eta horretarako, egiaztagiri elektronikoak emateko ardura dauka.
www.izenpe.com Telefonoa: 902 542 542
Izenpe Egiaztagiriaren erabilgarritasuna, eskaintza modu elektronikoan egiteko ezinbesteko baldintza
“Laguntza-simulazioa” tresna erabili nahi badute Birgaitzeko Sozietateko edo Sozietate Sustatzaileko kideek Izenpe txartela izan beharko dute.
Izenpek ematen duen Egiaztagiri elektronikoa eduki beharko du. Hauetakoren bat, hain zuzen:
Egiaztagiri horrekin aritzeko, txartel irakurgailu bat, Web nabigatzailearen programa bat eta IZENPE SAren sinadura ezagutzen duen softwarea eduki beharko ditu ordenagailuak. Txartel irakurgailua zein software hori egiaztagiria eskuratzean IZENPEk berak ematen duen CDan dago, eta CDa instalatze hutsarekin automatikoki kargatuko da.
Entitate publikoko langilearen ziurtagiria:
Herri-administrazioek eskaera-formularioa (PDF formatua - 47KB) osatu beharko dute egoki iruditzen zaizkien haien antolakundeko karguak edo postuak betetzen dituzten pertsona fisikoentzat, eta esleitutako erregistro-entitatean entregatu beharko dute.
Gakoen edukitzaileak bere nortasuna akreditatuko du Izenperen aurrean edo Herri Administrazio erabiltzailearen aurrean, baldin eta horrek erregistro-entitatearen funtzioak betetzen baditu.
Herritar nazionala baldin bada, NANan edo pasaportean jasoarazten diren datuak dira ziurtagirian gakoen edukitzailea identifikatzen duten datuak; eta, atzerritarra izanez gero, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiko eta/edo bizileku-txarteleko datuak.
Eskatzailearen nortasuna egiaztatu ostean, eskatzaileak ziurtagiria jaulkitzeko eskaera sinatu beharko du, eta IZENPEk ziurtagiria jaulkiko du.
Entitatearen Ziurtagiria:
Eskatzaileak txartel kriptografikoa eskatzeko formularioa (PDF formatua - 22KB) edo ziurtagiria software-euskarrian eskatzeko formularioa (PDF formatua - 22KB) bete beharko du, eta ondoren IZENPEren aurrean bertaratu eta aurkeztu beharko du. (Entitatearen ziurtagiria software-euskarrian ere jaulkitzen denean, gakoen edukitzaileak zerbitzarian bertan sortu beharko du gako-parea, eta IZENPEri gako publikoa eta eskaera-formularioa eman beharko dio).
Ziurtagiriaren eskatzaileak erregistro-entitatearen aurrean bertaratu beharko du, eta bere burua identifikatzeko eta ziurtagiria eskatu zaion antolakundea identifikatzeko jatorrizko dokumentazioa edo kopia kautotua aurkeztu beharko du.
Eskatzailearen identifikazioa:
- NAN edo pasaportea, Estatuko hiritarra izanez gero, eta Atzerritarren Identifikazio Zenbakia eta/edo bizileku-txartela, atzerritarra izanez gero. (Ez da zertan erregistro-entitatearen aurrean aurkeztu, baldin eta txartel kriptografikoko ziurtagiriaren eskaeran (PDF formatua - 22KB) edo software-euskarriko ziurtagiriaren eskaeran (PDF formatua - 22KB) eskatzailearen sinadura notario aurrean legeztatu bada).
- Erregistro-inskripzioaren mende dagoen pertsona juridiko baten legezko ordezkaria edo administratzailea bada, haren izendapenari eta karguaren indarraldiari dagokion erregistro-ziurtagiria gaineratu beharko du -edo horren kopia kautotua-. Ziurtagiria eskatzen den egunaren aurreko hamabost lanegunetan luzatutako ziurtagiria izan beharko du.
- Eskatzailea borondatezko ordezkaria bada, ziurtagiri elektronikoa eskatzeko klausula berezia izango duen notario-ahalordea edo horren kopia kautotua gaineratu beharko du.
Antolakundearen nortasuna egiaztatzea eta ziurtatzea:
- Entitatearen identifikazio fiskalaren zenbakia.
- Merkataritza-sozietateek eta gainerako pertsona juridikoek balioz eratu izana egiaztatu beharko dute. Horretarako, haien eratzearen eta nortasun juridikoaren datuei buruzko erregistro-ziurtagiria gaineratu beharko dute -edo horren kopia kautotua-.
- Balioz eratu izana egiaztatzeko, elkarteek, fundazioek eta kooperatibek inskribatuta dauden erregistro publikoaren haien eratzeari buruzko ziurtagiria gaineratu beharko dute -edo horren kopia kautotua-.
Izenperen herritarraren ziurtagiria edo entitatearen ziurtagiria
Erregistratzeko lekuan bertaratu aurretik, hitzordua eskatu behar da 902 542 542 telefonoan edo dagokion organismoaren telefonoan.
| Kokalekua |
Helbidea |
Hitzordua |
Telefonoa |
Ordutegia |
| Eusko Jaurlaritza |
Donostia-San Sebastián kalea, 1. Gasteiz |
Bai |
902 542 542 |
Ostegunetan - 9:00-13:00 |
| Bizkaiko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza |
Gran Vía, 85. Bilbo |
Bai |
902 542 542 |
Ostegunetan - 9:00-13:00 |
| Gipuzkoako Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza |
Andia, 13. Donostia |
Bai |
902 542 542 |
Ostegunetan - 9:00-13:00 |
| Gipuzkoako Foru Aldundia |
Errotaburu Pasealekua, 2. Donostia |
Bai |
902 100 040 |
Kanpainan |
| Arabako Industria Ordezkaritza |
Samaniego, 2. Gasteiz |
Bai |
945 017 786 |
Asteazkenetan - 9:00-13:00 |
| Bizkaiko Industria Ordezkaritza |
General Concha, 23. Bilbao |
Bai |
94 403 14 00 |
Astelehenetan - 9:00-13:00 |
| Gipuzkoako Industria Ordezkaritza |
Easo, 10. Donostia |
Bai |
943 022 528 |
Asteazkenetan - 9:00-13:00 |
|