Izapideak online egiteko, eskatu zure pasahitza

Zure pasahitza hemen eskatu dezakezu.

Izapideak online egiteko: zer behar dut pasahitza lortzeko?

Izapideetarako pasahitza eskatzeko, bi baldintza bete behar dituzu:

  • Etxebiden altan dagoen eta ebatzia izateko bidean dagoen etxebizitza-eskaera espediente baten titularra izatea.
  • Etxebideko espedienteari lotutako posta elektronikoko helbide bat edo sakeleko telefono-zenbaki bat edukitzea, izapideetarako pasahitza bertara igorri ahal izateko. Espedienteari lotutako posta elektronikoko helbiderik edo sakeleko telefono-zenbakirik ez badago, espedienteko jakinarazpenetarako datuak aldatzeko eskatuta igor diezagukezu (Formularioa: Araba/Álava (PDF, 73 KB) - Bizkaia (PDF, 73 KB) - Gipuzkoa (PDF, 73 KB)).
    Inprimakia, etxebizitza eskaera bezala, aurrez aurre aurkez dezakezu Zuzenean zerbitzuan edoeta Etxebiderekin hitzarmena duten Udal bulegoetan; postaz ere bidal dezakezu Zuzenean zerbitzura (posta ziurtatua bada hobe).

Baldintzak betetzen ditut. Nola lortuko dut pasahitza?

Lehenbizi, eskaera izapidean sartu eta identifika zaitez zure NAN zenbakiarekin (pasaportea, egoitza-txartelarekin?), zure espediente-zenbakiarekin eta jaiotze-datarekin. Horrez gain, segurtasun-neurri gisa, kolorezko lauki batean ikusiko dituzun karaktereak sartu beharko dituzu.

Sartutako datuak zuzenak direla eta zure espedienteak posta elektronikoko helbide bat lotuta duela egiaztatzen duenean sistemak, mezu bat agertuko zaizu pantailan, izapideak egiteko pasahitzarekin posta elektronikoa igorri zaizula ohartaraziko dizuna. Horrelakorik ezean, errore mezu bat ikusiko duzu, arrazoiak labur-labur azalduta. Gerora, 24 orduko epean, egiaztatu egin beharko duzu mezua jaso duzula zure posta elektronikoko postontzian. Posta elektroniko horretan web orri baten helbidea (URL) aurkituko duzu. Zure pasahitza eskuratzeko, helbide horretan klikatu beharko duzu edota zure nabigatzailearen helbide-barran kopiatu karaktere guztiak.

Kontuan eduki, pasahitza eskatutakoan adierazten dizugun interneteko helbide hori 24 ordutan baino ez duzula ikusgai izango. Hogeita lau ordu igarotakoan, ezingo duzu zure pasahitza ikusi eta berriz ere, eskaera egin beharko duzu. Pasahitza galtzen baduzu, berria eskatu behar duzu eta izapideetarako aurreko pasahitza baliogabetu egingo da.

 Zure pasahitza hemen eskatu dezakezu.

Azken aldaketako data: