GIB/hies eta Sexu Transmisiozko Infekzioen egoera epidemiologikoa
GIB/hies egoera epidemiologikoak eboluzio garrantzitsu bat ezagutu du agertu zenetik.
1994, 1995 eta 1996 urteek epidemiaren gailurra suposatu zuten, urtero 500 inguru hies kasu berri diagnostikatzen zirelarik. Halere, urte haietatik aurrera zifrak nabarmenki gutxituz joan ziren tratamendu antirretrobiral berriei esker.
2007 urtetik aurrera, badaude GIBari buruzko datu epidemiologikoak ere, hau da, infekzioa harrapatzen duten pertsonen kopuruari buruzkoak. Azken urte hauetan hies kasuak gutxitu egin badira ere, ez da gauza bera gertatu GIBarekin eta esan daiteke egonkor mantentzen dela, urtero 200 inguru kasu berri detektatzen direlarik.
Bestalde, 2000ko hamarkadaren hasieratik sexu-transmisiozko infekzioak areagotzen ari dira, sifilis eta gonokoziak, esaterako, urte askoren buruan gutxituta zeudenak. Oraintxe bertan, Sexu-transmisiozko Infekzioak (STI) osasun-arazo publiko bat dira. Horregatik, hobetu beharra dago infekzio horiei buruzko informazio epidemiologikoa.
Dokumentazioa
- Sexu transmisiozko infekzioen (STI) kontsulta. Donostia-San Sebastián. 2012 urtea. (pdf, 502 KB)
- Sifili eta gonokozia diagnostikoak EAEko STIko zentroetan: ezaugarri kliniko-epidemiologikoak (pdf, 45 KB)
- Hies kasuak 2012 (pdf, 40 KB)
- GIB infekzioa 2012 (pdf, 46 KB)
- Tratamendu antirretrobirala 2012 (pdf, 77 KB)
- Sifilia eta blenorragia kasuak (pdf, 15,6 KB)