Gela horretan hiru irudi daude, eta horien artean soilik basahuntz bat ikus daiteke zehazki, gelako sabaiko konkrezio geruza batean. Aurreganbaran sarrerarantz begira dago. Muturraren eta buztanaren artean gehienez ere 30 cm duen iruditxoa da. Beltzez marrazturik dago, eta hartan argi ikusten dira buru adarduna, bizkarralde guztia, buztana eta sabelaldearen zati bat. Muturra ez da ongi antzematen. Animalia arra dela erakusten dute adar luzeek.