Euskalmeten informazio meteorologikoa erakusteko "Widget"-aren konfiguratzailea
Euskalmetek ere datuak iturburu-formatoan argitaratzen ditu opendata.euskadi.net webgunean; informazio gehiago eskura dezakezu hemen:
- Datuen katalogoan
- Euskalmetek opendata.euskadi.net webgunean argitaratzen duen informazioari buruzko laguntza edukian (gazteleraz).
Datu hauek modu anitzetan erabil ditzakezu. Adibide gisa, opendata.euskadi.net webgunean sortutako "Widget"-arekin eguraldiaren iragarpena aurkeztu dezakezu gaurko, biharko zein etzirako, edozein web orrian berrerabilgarria den "clip" baten bidez .
"Widget" horren konfiguratzeko hauxe egin dezakezu:
- Zehaztea "Widget"-a nola erakutsiko den
- Hautatzea "Widget" horretan agertuko den informazioa
- Egiaztatzea "Widget"-a nola ikusiko den hautatutako konfigurazioarekin
Azkenik, "Widget"-a edozein web orrian berrerabiltzeko kopia ezazu orrialdearen amaieran agertzen den Javascript kodea eta txerta ezazu nahi duzun lekuan.
Baliogarria izango duzulakoan gaude. Gogora ezazu "Widget"-aren iturburu-kodea "Creative Commons" litzentziapean dagoela, beraz, nahi duzuna egin dezakezu berarekin. Gu geuk nola garatu dugun ikustea ere ;-D