Esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzei buruzko ohiko galderak.

1. BLOKEA. DATU OROKORRAK

1.1.- Deialdiak zer epe ditu?

1.2.- Nola aurkeztu behar da eskaera?

1.3.- Zer dokumentazio erantsi behar da eskaerarekin batera?

1.4.- Nola gehitu behar da dokumentazioa?

1.5.- Eskaera betetzeko prozesuan zalantza gehiago izanez gero, nola argi ditzaket?

1.6.- Jarduerak noiz egin behar dira?

1.7.- Zer erakunde mota laguntzen da diruz?

1.8.- Federazioren bateko erakunde batek banaka aurkez al dezake dagokion eremu geografikorako espezifikoa den proiektu bat?

1.9.- Hainbat erakundek proiektu berean modu koordinatu baina independentean badihardute, nola aurkez daiteke eskabidea?

1.10.- Noiz ebatziko da deialdia?

1.11.- Nire erakundeak hedapen-elementuak dituen proiektu baterako diru-laguntza eskatuko du, eta eskabidean Eusko Jaurlaritzaren logotipoak txertatu nahi nituzke. Nola lor ditzaket?

1.12.- Nola egingo dira ordainketak?

1.13.- Diru-laguntzak zein beste laguntzekin dira bateragarriak?

 

2. BLOKEA. DIRU-LAGUNTZAREN IRIZPIDEAK ETA EREMUAK

2.1.- Diru-laguntzen zer linea daude?

2.2.- Zer gertatzen da aurkeztutako jardueraren xedea ez badator bat diru-laguntza linearekin?

2.3.- Gizarte- eta lan-arloko, gizarte- eta hezkuntza-arloko edota gizarte- eta osasun-arloko proiektuak aurkez al daitezke?

2.4.- Eskaerak nola balioetsiko dira?

2.5.- Zeintzuk dira ebaluatzeko irizpideak?

2.6.- Lurraldez gaindikoa izatea zergatik hartzen da puntuazio-irizpidetzat?

2.7.- Lurraldeaz haratagokoa izatea aipatzen denean, proiektuak izan behar al du ezaugarri hori edo nahikoa da erakundeak Lurralde Historiko batean baino gehiagotan jardutea?

2.8.- Zer irizpide hartzen dira kontuan proiektu baten kalitate teknikoa zehazteko?

2.9.- 1. linearako programa bat aurkeztu nahi badugu ?esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin? ezinbesteko baldintza al da egiaztatzea programa udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuen lankidetzarekin egin dela?

 

3. BLOKEA. DIRU-LAGUNTZAK JASO DEZAKETEN GASTUA

3.1.- Jardueren ondorioz zuzenean sortutako gastuez gain, eskatu al dezaket diru-laguntza erakundearen zeharkako gastuetarako, proiektuarekin loturik badaude?

3.2.- Finantza-gastuak finantzatzeko diru-laguntzarik eska al daiteke?

3.3.- Inbertsio-gastuak finantzatzeko diru-laguntzarik eska al daiteke?

3.4.- Eska al daiteke diru-laguntza aldez aurreko zorrak ordaintzeko?

3.5.- Proiektu baten partidaren batek mugaketarik ba al du?

3.6.- Ekonomikoki kuantifikatu al daiteke boluntarioen balioa?

3.7.- Ba al dago gehieneko zenbatekorik eskaera bakoitzerako?

 

4. BLOKEA. JUSTIFIKAZIOAK

4.1.- Zenbateko epea dago eta zer dokumentazio behar da justifikazioak aurkezteko?

4.2.- Nola aurkeztu behar da justifikatzeko dokumentazioa?

4.3.- Justifikatzean, erakundeak proiektuaren aurrekontu osoa edo emandakoa bakarrik justifikatu behar du?

4.4.- Zer gertatzen da eskatutako funtsen zati bat ematen badidate eta proiektua eskabidean jasotakoaren arabera garatzeko behar adina baliabide ez badut?

4.5.- Zer dokumentu behar dira gastua justifikatzeko?

4.6.- Zer da justifikazio-kontua?

4.7.- Diruz lagundutako jarduera zenbat denboraz egiaztatu ahal izango da?

4.8.- Zer hartzen da Jarduerarekin lotuta dagoen dokumentazio publikotzat?

 

1. BLOKEA. DATU OROKORRAK

1.1.- Deialdiak zer epe ditu?

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2018ko martxoaren 28a da, asteazkena.

 

1.2.- Nola aurkeztu behar da eskaera?

Eskaerak soilik telematikoki aurkeztu ahal izango dira.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean, honako helbide hauetan:

- Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jarduerak:

             http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/pertsonekin-familiekin-taldeekin-eta-komunitateekin-gauzatu-behar-diren-esku-hartze-sozialeko-jardueretarako-diru-laguntzak-2018ko-deialdia/web01-a2gizar/eu/

- Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko jarduerak:

             http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/esku-hartze-sozialean-ekintza-boluntarioa-eta-parte-hartze-asoziatiboa-indartzeko-jardueretarako-diru-laguntzak-2018ko-deialdia/web01-a2gizar/eu/

             - Esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jarduerak:

             http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/jakintzaren-kudeaketa-jarduerak-gauzatu-behar-diren-esku-hartze-sozialeko-jardueretarako-diru-laguntzak-2018ko-deialdia/web01-a2gizar/eu/

Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu. Norbanakoaren edo pertsona fisikoaren ziurtagiria erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da pertsona hori, erakundearen izenean jarduten duena, Ordezkarien erregistro elektronikoan horretarako izena emanda egotea.

 

1.3.- Zer dokumentazio erantsi behar da eskaerarekin batera?

1.- Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2017an.

2.- Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, Entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

3.- Bakarrik lehen aldiz aurkezten diren edo beren banku-datuetan aldaketan dituzten erakundeak: Datuen Alta/ Hirugarren Interesdunari buruzko fitxa, erakundearen identifikazio-txartelarekin batera alta emateko kasuetan.

 

1.4.- Nola gehitu behar da eskaerako dokumentazioa?

Dokumentazioa eskaera telematikoari erantsiko zaio, formatu elektroniko edo digitalizatuan.

 

1.5.- Eskaera betetzeko prozesuan zalantza gehiago izanez gero, nola argi ditzaket?

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hainbat bide prestatu ditu eskaerak aurkezteko prozesuan zalantzak argitzeko:

  • Posta elektronikoaren bidez, zalantzak helbide honetara bidali behar dira: Gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus; telefonoaren bidez, 012 edo 945 01 94 05 telefonoetan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00era.
  • Izapidetze telematikoarekin lotutako gorabeherehei buruzkoak badira: 012 telefonoan, gorabeheraren berri emanez.
  • Ordezkarien Erregistro Elektronikoan izen-ematearekin zerikusirik badute: use@euskadi.eus edo 945 06 20 16 telefonoan.

 

1.6.- Jarduerak noiz egin behar dira?

Jarduerak burutzeko eremu naturala 2018 urtea da, hau da, 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arte burutu daitezke.

 

1.7.- Zer erakunde mota laguntzen da diruz?

Eskaerak aurkezteko epea amaitzerakoan ondoko baldintzak betetzen dituzten ekimen sozialeko erakunde pribatuak:

a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.

c) Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du. Ordezkaritza baldin bada hemen daukana, beste bi baldintza hauek ere bete beharko ditu: dagokion erregistroan inskribaturik egon beharko du; eta, gutxienez, hiru urte eman behar ditu deialdira aurkeztu dituen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan benetan eskaintzen.

 

1.8.- Federazio bateko erakunde batek banaka aurkez al dezake dagokion eremu geografikorako espezifikoa den proiektu bat?

Bai. Lurraldeaz haratagokoa izatea edo jarduera federazio edo sare batek gauzatzea puntuazio-irizpideak baino ez dira, eta beraz, ez da ezinbestean bete beharrekoa; hala ere, adierazitako kasuan ezin izango litzateke irizpide horiek betetzen dituzten proiektuetarako gordetako puntuazioan sartu.

 

1.9.- Hainbat erakundek proiektu berean modu koordinatu baina independentean badihardute, nola aurkez daiteke eskabidea?

Jarduera bera hainbat erakundek garatu behar badu, aurkezpena erakunde guztiek batera egin dezakete, nortasun juridiko bereziko talderik osatu gabe. Horretarako, erakunde bakoitzak dagokion eskaria egin beharko du, Dekretu arautzailean jartzen duen bezala. Denek jarduera bera aurkeztuko dute, eta bakoitzak jarduera horren zein zati egingo duen adierazi beharko du. Jarduerarako aurrekontu osoa ere denek berbera aurkeztu beharko dute, baina, erakunde bakoitzak, bere eskabidean, bere zatia egiteko zein dirulaguntza eskatzen duen adierazi beharko du. Erakunde bakoitzak eskatutako kopuru guztien batuketak ezin du aurrekontu osoa baino handiagoa izan.

Nolanahi ere, kontuan hartu behar da erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituela bere eskaeraren, eta izatekotan diru-laguntzaren, betebeharrak.

 

1.10.- Noiz ebatziko da deialdia?

Gizarte Politiketako Sailburuordetzak konpromisoa hartu du diru-laguntzak ahalik eta azkarren bideratzeko; hori horrela eginez gero, deialdia lehenbailehen ebatziko da eta erakundeek zentzuzko epean jasoko dute lehen ordainketa.

271/2012 Dekretuari jarraiki, deialdia ebazteko epea bost hilabetekoa izango da Deialdiaren Aginduak argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 

1.11.- Nire erakundeak hedapen-elementuak dituen proiektu baterako diru-laguntza eskatuko du, eta eskabidean Eusko Jaurlaritzaren logotipoak txertatu nahi nituzke.Nola lor ditzaket?

Logotipo ofizialak Eusko Jaurlaritzak lagundutako proiektuetarako ematen dira. Beraz, posta elektroniko bidez lor daitezke gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus laguntza ematearen ebazpena jakinarazten denetik aurrera, zenbatekoa zehaztuz eta zein jardueratarako nahi den adieraziz.

 

1.12.- Nola egingo dira ordainketak?

271/212 Dekretuaren 14.4 artikuluak jasotzen duenez, Jardueraren onartutako aurrekontuaren % 80rai­noko finantzaketa eman dezake Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizar­te Politiketako Sailak.

Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.

 

1.13.- Diru-laguntzak zein beste laguntzekin dira bateragarriak?

Diru-laguntzen ematea bateragarria izango da jarduera bera finantzatzeko bideratzen diren administrazio berak edo beste administrazio edo eite publiko edo pribatu batzuek emandako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrerak edo baliabideak lortzearekin. Diru-laguntzen zenbatekoak ezin du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, beste administrazio edo eite publiko edo pribatuek emandako diru-laguntzekin edo laguntzekin batera bada ere.

Lorturiko laguntza eta diru-laguntza guztien baturaren guztizko zenbatekoa jarduerarako guztizko aurrekontua baino handiagoa bada, eman beharreko diru-laguntzari aurrekontua gainditzen duen soberakina kenduko zaio.

 

2. BLOKEA. DIRU-LAGUNTZAREN IRIZPIDEAK ETA EREMUAK

2.1.- Diru-laguntzen zer linea daude?

Agindu honen bidez hiru dirulaguntza-ildo deitzen dira:

Esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin. Pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek.

Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak. Esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerak.

Esku-hartze sozialeko jakintzaren kudeaketa-jarduerak. Diru-laguntzak esku-hartze sozialerako ezagutza baliagarria sortu eta lortzeko jardueretarako izango dira; besteak beste, honako hauek egiteko: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egin eta zabaltzea, dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak, eta ekitaldi teknikoak, hala nola ikastaroak eta mintegiak.

 

2.2.- Zer gertatzen da aurkeztutako jardueraren xedea eta dirulaguntza-linearena ez badatoz bat?

Eskaera aurkeztu zaion laguntzen linearen Zuzendaritza Kudeatzailearen iritziz laguntza horren xedea ez badator bat linea horrekin, baina eskaeraren xedea laguntzen beste lineari egokitzen dela baderitzo, eskaera xede duen horretara gehien egokitzen den laguntzen linean sartzea erabaki ahal izango du.

Lekualdaketaren berri emango zaio erakunde eskatzaileari, hamar eguneko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egokitzat hartzen dituen alegazioak egiteko aukera izan dezan. Epe hori igaro bada, eta erakunde eskatzaileak aurka egin ez badu, linearen lekualdaketa onartutzat hartuko da.

2.3.- Gizarte- eta lan-arloko, gizarte- eta hezkuntza-arloko edota gizarte- eta osasun-arloko proiektuak aurkez al daitezke?

Diru-laguntzen deialdi horrek proiektu misto, koordinatu edota integratuen finantzaketa ere barnean hartzen du, esate baterako, gizarte- eta hezkuntza-arlokoak, gizarte- eta osasun-arlokoak edota gizarte- eta etxebizitza-arlokoak.

Aitzitik, proiektuaren gizarte-alorreko esku-hartzearen osagaia behar bezala zehaztu behar da, soilik beste sektore-eremuren baten barruan (adibidez, osasun-eremuan, lan-eremuan edota hezkuntza-eremuan) dauden proiektuak ez baitira finantzatuko.

 

2.4.- Eskaerak nola balioetsiko dira?

Eskaerak balioetsi eta ebazteko prozedura norgehiagoka-araubidearen araberakoa izango da, betiere honako irizpide hauen arabera:

Balorazio Batzordeak jarduera bakoitzerako finkatuko du lorturiko puntuazioa, deialdiko Aginduak ezartzen dituen balioespen-irizpideen arabera.

Balorazio Batzordeak jarduera bakoitzerako gehieneko zenbateko subentzionagarria ezarriko du; jardueraren onartutako aurrekontuaren eta eskaturiko zenbatekoaren arabera. Onartutako aurrekontua honako irizpideen arabera ezarriko da: aurkeztutako gastuek jarduerarekin duten lotura, gastu subentzionagarri eta ez subentzionagarriak, eta zeharkako gastuen eta bidaia- eta dieta-gastuen mugaketak.

Dirulaguntza ildo bakoitzean aurrekontu kreditu nahikoa izango balitz, 50 puntu edo gehiago lortu duten eskaera guztiek jasoko dute dagokien gehieneko zenbateko subentzionagarria.

50 puntu edo gehiago lortu duten jarduera guztiei gehienezko dirulaguntza emateko aurrekontu krediturik egongo ez balitz, ondorengo bi distribuzio-faseetako bakoitzetik ateratzen diren bi kopuruen batuketa izango da laguntzaren zenbatekoa:

  • Lehenengo fasean, banaketa finkoko sistema bat erabiliko dugu: Erabil daitekeen kreditutik, Balioespen Batzordeak ehuneko bat zehaztuko du, eta gutxieneko puntuazioa berdindu edo gainditu duten eskabide guztien artean banatuko da, eskabide guztien artean ehuneko berean, bakoitzari eman dakiokeen gehienezko dirulaguntzaren arabera.
  • Bigarren fasean, puntuazioaren araberako sistema aldakorra erabiliko da, aurrekontu kreditua agortu arte. Ordaintzeke dagoen kreditua puntuazioaren arabera banatuko da, eta ondoko formula erabiliko da fase honi dagokion zenbatekoa zehazteko: S = [GSZ x (P-20)]/100.

Izanik:

  • S = Fase honetan jarduera bakoitzari dagokion zenbatekoa.
  • GZS = Gehieneko Zenbateko Subentzionagarria.
  • P = Balorazio Batzordeak jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.

 

2.5.- Zeintzuk dira ebaluatzeko irizpideak?

2018ko otsailaren 21eko Aginduan zehaztu dira balioetsiko diren irizpideak, puntuazio eta guzti. Hala nola:

  • 12. artikuluan, pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jarduerak balioesteko irizpideak arautzen dira.
  • 15. artikuluan, esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak balioesteko irizpideak arautzen dira.
  • 18. artikuluan, esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jarduerak balioesteko irizpideak arautzen dira.

 

2.6.- Lurraldez gaindikoa izatea zergatik hartzen da puntuazio-irizpidetzat?

Eusko Jaurlaritzaren arreta-eskala Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta, beraz, Jaurlaritzaren diru-laguntzak Autonomia Erkidego osorako jardueretara bideratu behar dira, pixkanaka-pixkanaka. Tokiko, eskualdeko edo lurraldeko eremuko jardueren kasuan, dagokion tokiko, eskualdeko edo lurraldeko erakundea hartu behar da erreferentziatzat.

Ondokoa balioetsiko da: lurralde historiko ezberdinetako pertsonek jardueretan benetan parte hartzeko aukera edota erkidegoaren esparruan lankidetza-jarduerak egitea beharrak, jardunbide egokiak edo proiektuaren xede den gaian egoki diren beste alderdiak identifikatzeko.

 

2.7.- Lurraldeaz haratagokoa izatea aipatzen denean, proiektuak izan behar al du ezaugarri hori edo nahikoa da erakundeak Lurralde Historiko batean baino gehiagotan jardutea?

Proiektuak izan behar du lurraldeaz haratagokoa, diru-laguntzak proiektuetarako baitira.

 

2.8.- Zer irizpide hartzen dira kontuan proiektu baten kalitate teknikoa zehazteko?

Balioespen Batzordeak lehen bileran ezarriko du deialdirako Aginduaren 12. , 15. eta 18. artikuluetan jasotako balioespen-irizpideen eragingarritasuna (esate baterako, proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoarena) eta horretan oinarrituz, puntuazio bat emango die aurkeztutako jarduerei.

Edonola ere, gizarte-alorreko esku-hartze jarduera baten diseinuaren kalitate teknikoari dagokionez, erakundeei gida gisa balio dakizkiekeen irizpide orokor batzuk badaude, hala nola, esku-hartzearen xede izango den egoeraren azterketan oinarritutako helburu zehatz eta koherenteak adieraztea, ekintzak helburuetara egokituta egotea, eta koherenteak eta adierazleen bitartez neur daitezkeenak izatea, ebaluazio-fasea argi eta garbi zehaztea, adierazleak eta beharrezko egiaztapen-iturriak zehaztuz, jardueraren bideragarritasun ekonomikoa eta soziala, eta abar.

Inork ez du Erakundeak berak baino hobeki ezagutzen aurkeztutako proiektua, eta beraz, erakundeak bakarrik zehatz ditzake proiektuaren indarguneak; horrela, erakundearen erantzukizuna izango da indargune horiek proiektuan aurkeztea, modu argi eta koherentean eta deialdira egokituz, ebaluazio-batzordeak behar bezala balioets ditzan.

 

2.9.- 1. linearako programa bat aurkeztu nahi badugu (esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin) ezinbesteko baldintza al da egiaztatzea programa udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuen lankidetzarekin egin dela?

Ez da ezinbesteko baldintza, baina aginduaren 12.h. artikuluan adierazten denez, gizarte-zerbitzuekiko lankidetza egiaztatzen bada, programaren balorazio positiboa egingo da puntuak esleitzerakoan, ondoko balorazio-irizpideari jarraituz:

  • Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta hasitako politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia.

 

3. BLOKEA. DIRU-LAGUNTZAK JASO DEZAKETEN GASTUAK

3.1.- Jardueren ondorioz zuzenean sortutako gastuez gain, eskatu al dezaket diru-laguntza erakundearen zeharkako gastuetarako, proiektuarekin loturik badaude?

Bai. Diruz lagundutako jarduerari emandako laguntzaren ehuneko bat egotzi ahal izango zaio zeharkako kostu gisa. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.

Honako hauek dira zeharkako kostu gisa atxiki daitezkeen ehunekoak:

  • Pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak linean, emandako laguntzaren %10.
  • Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak linean, emandako laguntzaren %15.
  • Esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako diru-laguntzak linean, emandako laguntzaren %10.

 

3.2.- Finantza-gastuak finantzatzeko diru-laguntzarik eska al daiteke?

Finantza-gastuak diruz lagundu daitezke, soilik, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan ere jasota badatoz, eta emandako laguntzaren lehen ordainketa 2018ko uztailaren 30a baino beranduago egiten bada. Finantzagarria izateko, maileguak bi baldintzok bete behar ditu: aurkeztutako jarduerarako izan behar du berariaz, eta, kopuruz, ezin du jarduera garatzeko eskatutako kopurua gainditu.

Gastu hau justifikatzeko jarduera finantzatzeko emandako maileguaren zenbatekoa eta xedea justifikatzen duen banku-dokumentua aurkeztu beharko da, lehen ordainketaren datara arte abonatutako interesak ere zehazten dituena.

 

3.3.- Inbertsio-gastuak finantzatzeko diru-laguntzarik eska al daiteke?

Ez, ezin izango dute diru-laguntzarik jaso inbertsio-gastuek. Inbertsio-gastutzat hartzen da ibilgetu-ondasunak erostea, hots, urtebetetik gorako bizitza teknikoa duten ondasunak (ordenagailuak, inprimagailuak, argazki-makinak, liburuak, eta abar).

 

3.4.- Eska al daiteke diru-laguntza aldez aurreko zorrak ordaintzeko?

Ez, ezin izango dute diru-laguntzarik jaso berandutza-errekarguek edo zergak edo Gizarte Segurantza ez ordaintzeagatiko zehapenek.

 

3.5.- Proiektu baten partidaren batek mugaketarik ba al du?

Bai, jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuetako partidak mugaketa bat du. Emandako dirulaguntzaren portzentai bat bideratu ahal izango da gastu hauen finantzaketarako:

  • Pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak linean, emandako laguntzaren %5.
  • Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak linean, emandako laguntzaren %10.
  • Esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako diru-laguntzak linean, emandako laguntzaren %10.

 

3.6.- Ekonomikoki kuantifikatu al daiteke boluntarioen balioa?

Ez. Esan gabe doa proiektu bati loturiko gizarte-erakunde bateko boluntarioek plus bat ematen diotela gizarteari, modu altruistan, trukean ezer jaso gabe lan egiten dutelako, eta boluntariorik gabe, lan horiek kostua izango lukete dirutan. Hala eta guztiz ere, gizarte-erakundeak ez du jasoko diru-laguntzarik lan horrek (soldatapekoa izanez gero) izango lukeen kostu ekonomikoaren ordainetan.

Aldiz, proiektuan parte hartzen duten boluntarioen asegurua BAI har daiteke diruz lagun daitekeen gastutzat, betiere 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren 8.5.e. artikuluan erabakitako baldintzak betez. Era berean, boluntarioek jardunean eragiten dituzten gastuak proiektuari atxiki dakizkioke, diru-laguntza jaso duten proiektuen kasuan.

Horretaz gain, boluntarioak izatea modu positiboan balioetsiko da puntuazioan.

 

3.7.- Ba al dago gehieneko zenbatekorik eskaera bakoitzerako?

Bai. Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango du ondoko kopurua gainditu:

  • Pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak lineari esleitutako eskaera baten kasuan, gehienez ere 210.000 eurokoak izango dira.
  • Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak lineari esleitutako eskaera baten kasuan, gehienez ere 35.000 eurokoak izango dira.
  • Esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako diru-laguntzak lineari esleitutako eskaera baten kasuan, gehienez ere 22.200 eurokoak izango dira.

 

4. BLOKEA. JUSTIFIKAZIOAK

4.1.- Zenbateko epea dago eta zer dokumentazio behar da justifikazioak aurkezteko?

Aginduaren 8.2. artikuluan adierazten den bezala, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute erakunde onuradunek 2019ko otsailaren 28a baino lehen:

  • II.-A eranskina. Diruz lagundutako jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memoria.
  • II-B Eranskina. Jardueraren datu ekonomikoen memoria. Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, gastua, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa, egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen zinpeko aitorpena jaso beharko da. Aitorpen horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion ehunekoa adierazi beharko dira. Gastua justifikatzeko egiaztagiriek bat etorri beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren kontzeptu guztiekin, eta aurrekontuaren guztizkoari dagokionez kontzeptu horietako bakoitzak duen ehunekoaren araberakoak izango dira.
  • Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, Entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.
  • Dokumentazio publikoa, jarduerarekin lotuta dagoena.

 

4.2.- Nola aurkeztu behar da justifikatzeko dokumentazioa?

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire Kudeaketak" atalean dagoen espedientean sartu eta aurreko atalean jasotako dokumentazioa erantsi. Espedientean sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da erabiltzen den ziurtagiri elektronikoa erakunde onuradunarena edo ordezkatzen duen pertsona batena izatea, azken kasu honetan Ordezkarien Erregistro Elektronikoan horretarako inskribatuta dagoena.

 

4.3.- Justifikatzean, erakundeak proiektuaren aurrekontu osoa edo emandakoa bakarrik justifikatu behar du?

Proiektua amaitzean, jardueraren gastuen eta diru-sarreren balantze orokorra aurkeztu behar du erakundeak, baina Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako zenbatekoaren gastua egiaztatzen duten dokumentuak baino ez ditu jasoarazi behar justifikazio-kontuan.

 

4.4.- Zer gertatzen da eskatutako funtsen zati bat ematen bada eta erakundean ez badu proiektua eskabidean jasotakoaren arabera garatzeko behar adina baliabide ?

Hasiera batean, proiektua eskatutako moduan gauzatzeko konpromisoa hartzen du erakundeak, emandako funtsen azken bolumena alde batera utzita.

Hala eta guztiz ere, erakunde batek eskatutako funtsen zati bat baino ez badu jasotzen, eta proiektu osoa gauzatzeko behar adina baliabide ez badu, lehenik eta behin Kudeaketa Zuzendaritzan egoera horren berri idazki bidez eman behar du, eta ondoren, aldaketa onartzearen berrespena idazki bidez jaso arte itxaron.

Kudeaketa Zuzendaritzak proiektuaren doikuntza onesteko, erakunde onuradunak deialdia arautzen duen araudian ezarritako betebehar guztiez gain, honako irizpideak bete beharko ditu:

  • Proiektuaren funtsa eta helburua beteko dela bermatu.
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak finantzatutako zenbatekoak ezin izango du aurrekontuaren %80 gainditu.

 

4.5.- Zer dokumentu behar dira gastua justifikatzeko?

Emandako laguntzaren kontura egindako gastuak diruz lagundutako jarduerak gauzatzearekin lotuta egongo dira nahitaez.

Gastu horiek justifikatzeko ondoren azalduko ditugun dokumentuak hartuko dira baliozkotzat:

a) Erakunde onuradunaren izenean emandako fakturaren bidez justifikatutakoak. Baliagarria izateko, faktura orok 2018koa beharko du izan.

b) Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatuak, betiere erakunde finantzatzaileek igorri eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.

c) Langileei dagozkien gastuei dagokienez, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberako soldata-ordainagirien originalen bitartez egiaztatzen direnak.

d) Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egindako eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaindu behar ez duten noizbehinkako lanen kasuan, gastuaren erakunde onuradun igorlearen ordezkariak sinatutako idazki bidez justifikatuko dira gastuak. Honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez idazki horrek: igorlearen eta hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren eta haren zenbateko osoaren deskribapena; hartzailearen jaso izana eta sinadura; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekiko, PFEZa, atxikipena.

e) Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat har daiteke Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu behar diren boluntarioen asegurua bi polizek osatu beharko dute, bata istripu-poliza izango da, eta bestea erantzukizun zibileko poliza; azkenekoaren kasuan, aseguratutako 300.506,05 euroko gutxieneko zenbatekoa izango du ezbeharragatiko eta aseguruaren urteko kuota bakoitzeko polizari atxikitako pertsona bakoitzeko. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, justifikazio-kontuan aseguru-entitateak edo aseguru-hartzaileak emandako ziurtagiria aipatuko da. Kontu horretan erakundeak bere boluntarioen alde kontratatu dituen aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira gutxienez, eta aseguratutako pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa zehaztuko dira.

 

4.6.- Zer da justifikazio-kontua?

Diruz lagundutako jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memorian justifikazio-kontu bat jaso beharko da: gastua, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa, egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen zinpeko aitorpena da. Aitorpen horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion ehunekoa adierazi beharko dira.

Datu ekonomikoen-memorian (II-B Eranskina), justifikazio-kontu eredu bat eransten da erreferentzia gisa. Beste formatu batean ere aurkez daiteke, betiere informazio baliokidea jasotzen badu eta erakundea ordezkatzen duen pertsonaren sinadura eta erakunde onuradunaren zigilua baditu.

Erakundeak justifikazio-kontuan adierazten den dokumentazio originala 5 urtez gorde behar du, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak ikuskaritza eginez gero aurkeztu ahal izateko.

 

4.7.- Diruz lagundutako jarduera zenbat denboraz egiaztatu ahal izango da?

Diru-laguntza behar bezala aplikatu ote den egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, lagin adierazgarriaren oinarriaren gainean, laguntza eman eta ondorengo bost urtetan egiaztatuko dira, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak egin behar dituen gainerako ikuskapenak, jarraipena eta kontrola alde batera utzi gabe.

 

4.8.- Zer hartzen da Jarduerarekin lotuta dagoen dokumentazio publikotzat?

Gutxienez, honako informazio mota hau hartzen da dokumentazio publikotzat:

  • Egunkari-zatiak.
  • Proiektuaren funtsen kargura landutako, erreproduzitutako eta hedatutako materiala.
  • Diruz lagundutako programatik edo jardueretatik abiatuz sortutako material bakoitzaren hizkuntza-bertsio bakoitzaren aleak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, bertan Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Politiketako Sailaren babesletza aipatuz.

 

Azken aldaketako data: