Hiri inguruko parkeak
Ezkebaso Parkea
Zarautz-Azpeitiko (Urola-Kosta) Eskualde-Egiturako Lurralde Plan Partzialean zehaztuta dagoen Ezkabasoko parkearen (Zumaia eta Zestoa) lurralde antolamendua egiteko aldez aurreko azterketari.
Azterketaren Sorrera Eta Arrazoia
Eskualde-parkeak, hiri-inguruko parkeak, azken batean parke handiak, normalean hainbat hiri elkartu direnean sortu dira hirien historian, orduan bakarrik agertzen baitira era honetako eragiketak burutzeko behar den neurria eta izaera duten lur erabilgarriak. Hiri bat bere baitan hazten den bitartean mota jakin bateko espazioen eskala bat eragiten du; nolabait handiak izan daitezkeen errege-dohaintzak edo antzinako komentuak dira, baina hiri-testuinguruaren berezko neurriak gordetzen dituzte. Parke handiak, hiri handietan daudenak bezalakoak, eguneroko erabilera izango ez duten parkeak direla ulertu behar da, hau da, astean behin edo beste aldizkakotasun batekin erabiltzeko parkeak dira. Hiriak hartzen duen eskualde-egituraketa berri horren eskaintza zona horietan agertzen den unean sortuko dira parke horiek hiriburu handien historian. (SOLA-MORALES RUBIO, Manuel, 1979, “Bases para la Planificación Urbanística Comarcal”).
Hiri-inguruko parkeek Naturaren Kontserbaziorako Legerian zehaztuta dauden irudien arabera (Parke Naturala, etab.) babestu eta antolatzeko adinako interes naturalik ez dute, baina inguruko hiri-eremuen aisiarako gune izan nahi dute.
Udal-plangintzan aurreikusitako hiri-inguruko parke handien esperientziak erakusten duenez, gehienetan plangintzan aurreikusitakoa gainditzen ez duten zehaztapenak besterik ez dira, haiek kudeatu eta burutzeko administrazio-baliabideak falta direlako. Azpimarratzeko kasu bakarra Donostiako eskualdean dagoen Lau-Haizetako Parkearen esperientzia da, hainbat udalerriri dagokionez zenbait administrazio desberdinen esku-hartzearekin kudeatu dena.
Lurralde-antolamenduko dokumentuak dagokien udalerri desberdinen borondateak batu ditzaketen eta interesa duten administrazioen arlo-politikak (lurralde-antolamendua eta hirigintza, ingurumena eta nekazaritza) molda ditzaketen erreminta gisa sortu dira.
Zarautz-Azpeitiko (Urola Kosta) Eskualde Egiturako Lurralde Plan Partzialak Zestoako eta Zumaiako udalerrietan kokaturik dagoen Ezkabasoko Parkearen eraketa zehazten du. Agiri honen helburua da Parke horren Lurralde Antolamenduari buruzko Azterketa idazteko oinarriak zehaztea.
Azterketaren xedia
Azterketa hiru atal handitan egituratuta dago:
1. Informazio Orokorra.
2. Lurralde Antolamenduaren Aurrerapena: Parkea esparru-korridore zabalago baten lurralde-antolamenduan kokatzea helburu duena. Esparru hori Narrondo ibaiaren ibarrak osatzen du, Zumaiako gaur egungo hirigunetik, Arroa-Behekoaren ingururaino.
Lurralde Plan Partzialak lurralde honetarako hirigintza-garapena, Narrondo ibaian zehar, Zumaiatik abiatutako hiri-luzapen gisa egitea proposatzen du.
Ezkabasoko Parkearen helburua izango litzateke Lurralde Plan Partzialak proposatutako hirigintza-garapeneko esparru horretako biztanleen atseden-eremu izatea.
3. Parkearen mugaketa eta antolamendu zehaztua Plan Berezi baten bidez.
Ezkebasoko parkea Zarautz-Azpeitiko (Urola Kosta) Lurralde Plan Partzialean
Txostena
VII 4.- Eskualde egiturarako interes komuna duten ekipamenduen eta espazio libreen kokapenaren deskribapena
Planteatutako bizi-kalitatearen hobekuntzak eta ereduak eskatzen duten egituraketa lortzeko, behar-beharrezkoa da lurralde-eskalan planteatu diren erronkak lortu ahal izateko zuzkidura berrien antolamenduari ekitea, toki-mailako beste ekimen batzuen kalterik gabe.
Era berean, aisialdiarekin eta turismoarekin lotzen diren jarduerak indartzea proposamen-maila honetan bertan barne hartzen da –zuzkidurako izaera hutsa duten jarduerak zein hirugarren sektoreko izaera handiagoa dutenak-.
Planteatutako eredu orokorraren arabera, eta definitutako lurralde-esparru bakoitzaren nortasuna eta premiak kontuan izanik, arlo honetan jarraitu beharreko jardun-ildoak ezarri dira.
Horrenbestez, eta Planaren garapenean bateragarriak diren beste jardun osagarri batzuen kalterik gabe, ondoko jarduera egituratzaile zehatzak aurreikusi dira arlo honetan:
- Interes orokorreko espazio libreen antolamendua, udal-plangintzak aurreikusten dituenak barne hartuz. Pagoetako atseden-eremuaren ezarpena garatuko da eta ekimen berriak sustatuko dira, hala nola Astiko errekaren ondoan parke lineal bat sortzea Zarautzen eta azalera handiko parke bat eraikitzea Ezkabason (Zumaia eta Zestoa).
Araudia
1.35.5 artikulua.- Espazio libreak.
Planak ondoko esku-hartze estrategikoak proiektatzen ditu alor honetan:
(…)
Ezkabason (Zumaia) eskualde-egituraren parke nagusia sortzea.
(…)
1.37.artikulua – Hiri-inguruko parkeetan aplikatu beharreko erregimena.
* Eraikuntza-erregimena.
Lurzoru-kategoria honetan funtsezko helburua izango da biztanleen aisialdirako eta atseden-erabilera intentsiborako espazioak antolatzea, betiere lurzoruaren ustiapen primarioarekin integratuta. Izaera orokorrez, baimendu egiten dira parkeen erabilera osagarrietarako behin betiko eta behin-behineko eraikuntzak, gaur egun dauden eraikinak berritzea eta, hala badagokio, zabaltzea, bai eta eraikuntza berriak eraikitzea ere –zerbitzatzen duten ustiapenaren produkzio-ahalmenarekin lotzen badira-.
* Erabilera-erregimena.
Erabilera sustatuak:
- Espazio libreen erabilera, horien erabilera osagarriak barne.
- Atseden-erabilera estentsiboa eta intentsiboa.
- Nekazaritza-ustiapenak.
Erabilera onargarriak:
- Merkataritza-erabilerak eta hirugarren sektoreko erabilerak, parkearekin bateragarriak diren modalitateetan.
- Ekipamendu-erabilerak, parkearekin bateragarriak diren modalitateetan.
- Negutegiak.
- Abeltzaintza.
- Baso-erabilera.
- Parkearekin bateraezina ez bada.
- Zerbitzu-azpiegiturak.
Erabilera debekatuak:
- Aurreko modalitateetan barne hartzen ez direnak.
Lurralde eremua
Azterketaren lurralde-eremua, Zestoa eta Zumaiako udalerriei dagokiena, Zumaiako hirigunearen hegoaldera kokaturik dagoen lurraldeak osatzen du eta honako mugak ditu: iparraldera eta mendebaldera, N-634 errepidea, hegoaldera A-8 autobidea eta mendebaldera Urola ibaia.
|