Testuinguru sozioekonomikoa: Biztanleria


Euskal Autonomia Erkidegoa Europan

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoek osatzen dute. 2007ko datuen arabera, 2.147.754 biztanle ditu; horietako 1.098.074 (% 51) emakumeak dira, eta gainerako % 49a (1.049.680) gizonak. Biztanleria hori ez dago modu berean banatuta hiru Lurralde Historikoetan; horrela, Bizkaiak du biztanle kopuru handiena, hots, 1.144.420, horren ondoren, Gipuzkoak, 693.548 biztanlerekin, eta azkenik, Arabak, 309.786 biztanlerekin.

EAEko biztanleriak XX. mendean izan duen bilakaera adierazten da grafikoan; horri jarraiki, kostako probintziek hazkunde handia izan zuten 50eko hamarkadatik 80kora bitartean; Arabako biztanleriaren hazkundea ez zen hain handia izan. Zalantzarik gabe, hazkunde hori urte horietan industriak izandako garapen garrantzitsuari lotuta dago, garapen horrek hazkunde begetatiboa sustatzeaz gain, hemen eskaintzen ziren enplegu-aukerek beste lurraldeetako etorkinak erakarri eta gure lurraldera etortzea eragin baitzuen. Joera hazkor hori 80ko hamarkadan geratu zen, ekonomiak krisialdi handia izan baitzuen, eta krisialdi horren eraginez, azken urteotara arte biztanleriaren hazkunde-tasek balio negatiboak eduki baitituzte; azken urteotan, ostera, hazkunde-tasek goranzko joera hartu dute berriz ere.

Zentsuko edo erroldako biztanleria, Lurralde Historikoen arabera. EAE. 1900-2006

EAEko zentsuko edo erroldako biztanleriari buruzko grafikoa, lurralde historikoen arabera,

Joera-aldaketa hori, hein batean, hazkunde begetatiboaren zeinuaren aldaketaren eraginez sortu da, izan ere, zeinu hori, balore negatibozko hamarkada baten ondoren, azken urteotan positibo bihurtu baita, batez ere jaiotza-tasak gorakada txiki bat izan duelako.

 

Jaiotza-tasa, heriotza-tasa eta hazkunde begetatiboa EAEn. 1975-2006

Jaiotza-tasa, heriotza-tasa eta hazkunde begetatiboari buruzko grafikoa (EAE)

 

Biztanleria-piramidean ere ikus daiteke portaera hori, izan ere, horren oinarria zabaldu izanak adin-tarte gazteenek hazkundea izan dutela erakusten baitu. Nolanahi ere, azken hogei urteotan indarrean egon diren bizi-itxaropen handiagoaren eta jaiotza-tasa baxuen eraginez, euskal biztanleriak zahartze esanguratsua izan du.


 Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria-piramidea (2006)

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria-piramidearen grafikoa.

Adierazle demografikoen norabide-aldaketa hori ezin da Espainiako estatu osoan gertatzen ari den eta EAEn ere eragina izan duen immigrazio-fenomenotik bereizi. Horrela, etorkinen presentzia handiagoari esker (gehienak Amerika eta Afrikatik datoz), biztanleriaren balio gordinak handiagotu dira, eta gainera, presentzia hori jaiotza-tasaren aldaketen eragile da hein handi batean.

 

Biztanle atzerritarren bilakaera. Balio absolutuak eta guztizkoaren gaineko %-a. EAE. 1998-2006

Biztanle atzerritarren bilakaerari buruzko grafikoa

Bestalde, etorkinei buruzko datuen bilakaerari ere arreta berezia eskaini behar zaio, izan ere, zenbait kasutan, esate baterako, Amerikako herrialdeetatik etorritako pertsonen kasuan, emakumeen presentziak garrantzi berezia baitu.

 

Emakumeak eta gizonak atzerriko biztanlerian. EAE. 2006.

Atzerriko biztanlerian emakume eta gizonei buruzko grafikoa


Azken eguneratzea: 2009/08/28