Azken urteotan, hezkuntza-sisteman emakumeen presentziak gora egin du nabarmen, baina halere, termino absolutuetan, datuek erakusten dutenez, gizonek baino prestakuntza-maila txikiagoa dute. Adin handiagoko emakumeen belaunaldietan hezkuntzaren sustapena urria zelako azal daiteke fenomeno hori. Gazteenen kasuan, ostera, goi-mailako ikasketetan emakumeek duten presentzia gizonena baino handiagoa da, eta lanbide-prestakuntzari dagokionez, gizon gehiago daude.
16 urteko edo gehiagoko biztanleak, lortutako prestakuntza-mailaren eta sexuaren arabera. EAE. 2008.

Horretaz gain, gutxienez bigarren mailako ikasketak dituzten 20-24 urteko emakumeei dagokienez, EAEren ehunekoa Espainiakoa eta Europar Batasunekoa baino handiagoa dela ere azpimarratu behar da.
Bigarren mailako ikasketak gainditu dituzten 20-24 urteko biztanleen tasa. EAE, Espainia eta EB-27. 2007.

EAEren kasuan, lau unibertsitatek eskaintzen dituzte ikasketak, 28 fakultaterekin, 3 goi-eskola teknikorekin eta 11 unibertsitate-eskolarekin; horietan guztietan, 4.800 irakaslek 62.000 ikasle baino gehiagori ematen dizkiete eskolak. Unibertsitate Publikoaren (EHUren) datuek panorama pozgarria eskaintzen dute: emakumeak gehiengo dira jakintza-arlo guztietan titulatutako pertsonen artean, karrera teknikoetan izan ezik (horrelakoetan ere gero eta emakume gehiago ditugu).
EHUn titulua lortu duten emakumeen eta gizonen ehunekoa, zientzia-eremuen arabera, 2006/2007

|