Erditzerakoan
Atal honetan ospitaleko erditze-zerbitzuak jarraitzen duen erditze plana azalduko dugu:
- Medikalizatu gabeko erditzea
- Norberak nahia duen pertsonarekin egon ahal izango da. Erditzea luzea bada, laguna aldatu ahal izango da.
- Ez da enemarik erabiliko.
- Ez da ile-mozketarik egingo.
- Likidoak edan daitezke: zukuak, infusioak, isotonikoak (Esne edo esnekiak izan ezik, ezta jatordu oparorik egin ere). Ebakuntza kirurgikoa egiteko arriskua badago, ezingo da ezer jan.
- Nahi bezala mugitzeko askatasuna eta pilotak erabitzeko aukera izango da.
- Ez da errutinaz estimulaziorik egiten. Erditzeak aurrera egiten ez badu, poltsa apurtu edo oxitozina erabiltzen da, fetuari edo amari hala komeni izanez gero.
- Zain-bide kanalizatua. Dilatazioaren amaiera aldera edo Profilaxi antibiotikoa jarri behar bada (12 ordu baino gehiago mintzak apurtuta; streptococus agalactiae positiboa izanez gero edo erditzean sukarra agertuz gero).
- Fetuaren monitorizazioa. Auskultazioa 15-20 minututik behin, kontrakzioaren ondoren. Monitorizazioa 1 1/2 -2 ordutik behin, 20-30 minutuz. Etengabeko kanpo- edo barne-monitorizazioa, fetuaren egoerak hala eskatzen badu.
- Minaren maneiua:
- Bagina-ukipenak 2 orduan behin. Baita emakumeak bultzatzeko gogoa badu, poltsa apurtu bazaio edo patologiaren bat antzeman bada monitorizazioan arrazoi argirik gabe
- Oxido Nitroso Analgesi efektua duen gasa, emakumeak erabil dezake nahi izanez gero.
- Epiduralarekin erditzea
- Aurreko lehengo 4 puntuak kasu honetarako ere balio dute.
- Askotan beharrezkoa da poltsa apurtu eta oxitozina erabiltzea, kontrakzioak gutxitu ezkero.
- Zain-bidea. Analgesia jarri baino lehen egingo da, beharrezkoa baita litro bat suero zainetik sartzea, astiro eta etengabe.
- Ama erditze-ohean egongo da, albora begira edota eserita, baina ezingo da altxatu.
- Etengabeko monitorizazioa, tentsioa hartzeko aparatua eta pulsioximetroa izango ditu amak.
- Gorputz-jarrera desberdinak erabiliko dira, kontuan izanda epiduralarekin ezin dela zutik jarri.
- Emakumeak gogoa duenean egingo du bultza.
- Episiotomia, ez da errutinazkoa. Egoerak hala eskatzen duenean edo fetuaren edota amaren egoerak beharrezkoa denean bakarrik egingo da.
- Zilbor-pintza, zilborrestean taupadarik ez dagoenenan jarriko da.
- Lehenbailen haurra eta amaren larruazalak kontaktuan jarri.
- Jaioberria lehortu.
- Aspirazioa edota suspertzea, beharrezkoa izan ezkero.
- Zilbor-pintza jarri.
- Ama eta umea identifikatu, eskumuturrekoen eta odol-tanten bidez.
- Ph eta odol-taldea jaso.
- Umea pisatu.
- Bularra ematen hasi.
- Begien zainketa eta k bitamina ematea, amatasun/haurren solairuan egiten da pediatriako erizainaren eskutik.
Azken eguneratzea:
2013/11/06