Erditze Zerbitzua

Itzuli>

Perinatal doluari buruzko eritziak Debagoiena Ospitalean

 

Perinatal dolua

  • Nahiz eta munduko heriotza-tasarik txikienetako bat dugun, tamalez noizbeinka ezin dugu jaiotzaren aurretik edo pixkat ondoren gertatzen den perinatal heriotza bat ekiditu.
  • Inoiz gure bizitzan topatuko dugun egoerarik zail eta mingarrienetako bat da, nahiz eta biziaren berezko zati bat den.
  • Perinatal dolua galera horri lotuta dagoen prozesuaren zati bat da eta ezinbestekoa epe jakinean bizia bere onera etorri dadin.
  • Debagoiena Ospitala jakitun da doluak duen garrantziaz, horregatik eskeintzen dugu ahal dugun laguntzarik handiena eta hobena egoki joan dadin.
  • Une hoietan sorospen ezin hobea emate arren lan egin dugu.
  • Tarteko pertsonal ororen eskura gida kliniko bat dugu, era globalean perinatal doluari sorospen egokia bermatzen duena.
  • Ahal dugun neurrian badugu beharrezko sentiberatasun eta prestakuntza, dolu prozesu osoan zehar laguntzeko.
  • Doluari arreta prozesuari buruzko informazioa erabiltzaile guztien eskura dago.
  • Ospitala erakunde bezala eta bere kide guztiak behar duten erabiltzaile guztien esanetara dago, une zail horietan ahal den gehiena laguntzeko eta babesteko.
Azken eguneratzea: 2013/11/06