Erditze Zerbitzua
Erditzen hasi aurrekoak
Atal honetan erditzen hasi aurrerako aholku batzuk emango ditugu:
Zer eraman ospitalera
- Haurdunaldiko kartilla: Haurdunaldia nola joan den jakiteko.
- Medikuaren bestelako txosten interesgarriak, zainketarako datu garrantzitsuak eman ditzaketenak: alergiak, tratamendu medikoak, ebakuntza kirurgikoak, eta abar.
- Arropa: Ospitaleak ematen ditu bata, kamisoia (erditze-unerako), konpresak eta jaioberriarentzako arropa (ospitalean dagoen artean janzteko). Hala ere, bakoitzak bere arropa erabili ahal izango duzu, hala nahi izan ezkero.
- Zapatillak.
- Garbitzeko gaiak.
- Ez ekarri bitxirik, ez etorri makillatuta, ezta azazkalak margotuta ere.

Azken eguneratzea:
2013/04/10