Erditze Zerbitzua

URAREN ERABILERA ERDITZEAN

Volver>

Bañera Partos

 

Sarrera

                Debagoieneko ospitaleak, bi baiñuontzi eskuragarri ditu erditze unean erabiltzeko, gehien bat minaren maneiruarentzat. Uretan murgiltzeak efektu onuragarriak ditu erditzean. Erlajatu eta erditzea samurtzen lagun dezake eta emakumearentzat lagungarri izan daiteke erditze momentuko minak jasangarriagoak egiteko, hau, desagertuko ez dela jakinaren gainean egonda.

                Beraz, erditze zerbitzutik, beraren erabilera erraztu eta sustatu egiten da, baiñuontzia erabiltzeko desioa duten emakumeen artean, beti ere, berau erabiltzekoirizpide guztiak betetzen badute.

 

Erditzean ura erabiltzeko irizpideak:

Nahiz eta konplikazio gabeko esku-hartzea izan, beharrezkoa da honako irizpide hauen betetzea:

  • 37 eta 42 aste arteko haurdunaldi sinplea (bikiena ez)
  • Berezko erditze hasiera, ez induzitua.
  • Erditzea fase aktiboan egotea, hau da, kontrakzio gogor eta erregularrak eta4 cmbaino gehiagoko dilatazioa.
  • 30 minutuko erregistro cardiotokografiko egokia egitea aurretik.
  • Zain-bidea kanalizatua izatea.
  • Uraren erabilera bazterten duen arrisku-faktorerik ez izatea:

       - Jaio aurreko arrisku-faktoreak (Oligoamnios, umetoki barruko hazkunde atzeratu,  24 ordu baino gehiagoko mintzen haustura goiztiarra, placenta privioa, aurreko zesarea,...)

       - Erditze momentuko arrisku-faktoreak (Indizitutako erditzea, amaren sukarra, likido amniotiko mekoniala,...)

       - Analgesia epiduralaren erabilera.

       - Sorbalda-distozia aurrekaria edo fetuaren makrosomia susmoa.

       - Fetuaren aurkezpen anormala (ipurdiz).

       - 35 baino gehiagoko Gorputz Masaren Indizea.

       - Amaren infekizo aktiboak (GIB-IHESA, hepatitisa, herpesa,...)

       - Amaren patologiak (haurduntzak eragindako hipertentsioa, diabetesa, nahaste psikiatrikoak, patologia kardiobaskularra, asma,...)

  • Amak emandako onespena

Uraren erabilera , arrisku-faktorerik ez duten emakumeez gain, anestesia epiduraleren erabilera sahiestu nahi dutenentzat dago mugatua. Hau da, erditze normaletan erabiltzeko errekurtso bat da.

 

Erditzean

Bañera Paritorio 1.

                Esan dugun bezala, uraren erabilera nagusia, emakumeari erditzeko minera egokitzea eta min hau maneiatzea da.Esperientziak eta ikerketek diotenez, ura da metodu ez farmakologiko eraginkorrenetariko bat eta gainera beste ekintza batzuen osagarri izan daiteke (mugimenduak, baloiak, masaiak...). Hala ere, esan beharra dago, ez duela mina guztiz desagertzen, izan ere, bere helburua minarekiko dugun tolerantzia hobetzea baita, nahiz eta honek oso handia izaten jarraitu. Hau da, minaren arintze txiki batekin, honen maneiua asko samurtzen da, izan ere momentu hauetan laguntza txiki hauek oso garrantziskoak baitira. Oso garrantzitsua da ditugun itxaropenak errealistak izatea, hauek ez badira betetzean, baikorregiak direlako, esku-hartze hau ez baita egokiena izango. Beraz, ezin ditugu parekatu anestesia epidurala eta uraren efektuak; oso desberdinak dira bai teknika aldetik, baita efektu aldetik ere.

                Erditzeko mina oso handia denean, hau da, erditzeko fase aurreratuetan,  da gomendagarriena uraren erabilera, une sail hauetan bere efektua optimizatzeko.

                Arlo praktikoan, emakumea, bere gorputz osoa urez bete arte murgiltzen da, 38ºko tenperatura gainditu gabe eta eroso sentituz. Uretan murgiltuta dagoen bitartean edozien postura hartu ahal izango du, bainuontziak uzten dion einean, izan ere ez du loturarik izango ez suero ezta beste aparailuekiko ere, erditze normal bati dagokion bezala. Erditzearen arduradurak hala ikusiz gero, umearen bihotz taupadak auskultatuko dira aldizkan behin.

                Orokorrean, uretan egiten den denbora oso adakorra da, emakumearen esku dago, baina 90 minutu pasa ondoren, gomendagarria da denporatxo bat uretatik kanpo egitea, erditzeko kontrakzioak gelditu ez daitezen eta ondorioz, erditze prozezua moteldu. Denbora hau pasa ondoren eta emakumeak hala nahi izanez gero, berriro murgildu daiteke uretan.

                Murgilaldian zehar, emagina eta laguntzailea emakumearekin egongo dira, gainontzeko prozesu guztian bezala, beharrezkoa duen laguntza ematen eta kontrolatzen. Edozein momentutan, egoera klinikoak bainuontzia uztea gomemendatzen badute, emakumeari jakinaraziko zaio.

 

Baliabide erabilgarriak

                Gure erditze zerbitzuak, askotariko baliabideak diru erditze prozesuan zehar erabiltzeko. Erditze-logela guztiek dute bainugela integratu bat dutxa eta guzti, hau garbitasun pertsonalerako ez ezik, hidroterapia bezala ere erabildgarri dena. Horretarako aulki berezi batzuk ditugu, emakumea bertan eserita dagoen bitartean, beste pertsona batek, adibidez,  ur-zorrotada bizkarraldean erabil dezake.

                Dutxaz gain, erditze zerbitzuak 2 bainuontzi ditu bere eskura erditze momentuan erabili ahal izateko.

  • Horietako bat, erditze momentuko bainuontzi espezifiko bat da. Oso zabala, erosoa eta azkar bete eta ustu egiten dena. Zerbitzuan ditugun 3 erditze geletako 2tik sar daiteke bertara, ate-irristailuen bitartez, erditze gelen tamainua haundituz berau erabiltzen denean.
  • Beste bainuontzia, berriz, bainuontzi gelara sarbiderik ez duen erditze-gelako bainugelan dago. Hau ohiko bainuontzi bat da, tamainu handikoa eta triangulu formakoa.

                Beraz, esan bezala, erditze zerbitzuan behar besteko baliabideak ditugu emakumeak behar duen tokian eta momentuan ura, eta bere onurak, erabili dezan.

 

Egungo mugatzeak

                Aurreko parrafoetan esan dugun bezala, arrazoia klinikoak egon daitezke emakumeak ura erabili ezin dezan erditzeko edozein fasetan. Horretaz gain, gaur egun, dilatazio fasean bakarrik erabil daiteke bainuontzia. Hau da, haurraren jaiotzea ezingo da uretan izan.

               

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2013/11/06