Erditze Zerbitzua

Itzuli>

Jarduera Programatuak

Esku-hartze programatuak Atal honetan erditze zerbitzuko jarduera programatuak azalduko ditugu:

 

 

Haurdunaldi amaierako Kontsultak:

  • Emaginaren arrera
  • Fetuaren ongisate-egoera baloratzeko erregistru kardiotokografikoa.
  • Haurdunaren bizi-konstanteak eta dudak.
  • Ginekoloaren balorazio eta jarraipena.

Igo

 

Funtzionamendu atalean argitzen den bezala

 

Zesarea Programatuak

Igo

 

  1. Goizeko 7.45tan ingresatu Erditze zerbitzuan, baraurik.
  2. Baimenak sinatuta ekarri.
  3. Emaginak historia, identifikazioa eta fetuaren monitorizazioa egingo ditu.
  4. Zesarearako prestatuko da (zain-bidea, sueroterapia eta medikazioa, gernu-zunda, ile-mozketa).
  5. Emaginak eta pediatrak jaioberria jaso eta berataz arduratuko dira.
  6. Jaioberria aitaren larriuazalarekin kontaktuan jarriko da, aitak hala nahi badu.
  7. Ama ABUn (Anestesia Berreskuratze Unitate) egongo da anestesistak esan arte; eta ondoren, 4.solairura igoko dute.

     Ahalik eta azkarren hasiko da egoskitzea.

Indukzioak

Igo

 

  • Indukzioak oxitozinarekin:
    1. Erditze zerbitzuan ospitaleratu 08:00etan. Aurretik gosari arin bat egin ahal izango da, esnea eta esnekiak ekidituz.
    2. Zain bidea Oxitozinarekin.
    3. Kanpo-monitorizazioa etengabe.
    4. Bizi-Konstanteak kontrolatu 2 ordutik behin.
    5. Behin erditzea hasita, medikalizatu gabeko erditzeari eta epiduralarekin erditzeari buruzko paragrafoan azaldu bezala jokatuko da.
  • Indukzioak prostaglandinekin:
    1. Erditzeetan ospitaleratu 08:00etan, gosalduta.
    2. Zain-Bide kanalizatu.
    3. Fetuaren monitorizazioa prostaglandinak jarri baino  30 minutu lehenago. Ondoren ordubetez jarraitu, eta dena normala bada, solairura igo. Berriz monitorizatuko da 15:00etan eta 21:00etan, lehenago behar ez badu behintzat.
    4. Azken monitorizazioaren ondoren, ginekologoak balorazioa egingo du. Dena ondo badoa, aurrera egingo da. Bestela, hurrengo egunean ekingo zaio berriz indukzioari.
Azken eguneratzea: 2013/04/15