Sopelako udalerrian, Loiola kalean, alokairuko 24 etxebizitza sustatzeko Agindua argitaratu da
SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA
- Sustapeneran espedientea: EB2-1653/21-LC-000
- Sustapenaren udalerria: Sopela
- Erregimena: Alokairua
- Sustapeneko etxebizitza kopurua: 24
- Esleituko diren etxebizitza kopurua: 24
- Mugikortasun urria duten elbarrientzako zuzkidura egokituta: 1
| Logela kopurua | Etxebizitza kopurua | Azalera minimoa | Azalera maximoa |
| 3 | 6 | 79,41 m² | 79,42 m² |
| 2 | 12 | 58,80 m² | 64,61 m² |
| 1 | 5 | 46,26 m² | 47,09 m² |
| 2 | (*)1 | 63,11 m² | 63,11 m² |
(*)Etxebizitza Egokituak
| Kupoa: Mugikortasun urria | Kupoa: etxebitza eskubide subjetiboa | Kupoa: etxebizitza behar berezia | Kupoa: 36 urtetik beherakoak | Kupoa: orokorra |
| 1 Etxebizitza (%100) | 3 Etxebizitza (%13,04) | 7 Etxebizitza (%30,43) | 6 Etxebizitza (%26,10) | 7 Etxebizitza (%30,43) |
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat errolda Sopelan izan behar du urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, edo bestela 3 urtekoarekin, txandaka, azken 5 urteak kontuan hartuta. Mugikortasun murriztua egiaztatuta duten eta kupo horretan parte hartzen duten pertsonek zein indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hau bete behar adjudikazio-prozeduran.
- Eskatzen den udalerria: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Sopelako udalerrian. Dena dela, mugikortasun murriztuko kupoan parte hartzen duten pertsonek eskaera-udalerria edozein dela ere parte hartu ahal izango dute.
- Diru-sarrerak: 2024. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 45.022,57 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko persona guztiak.
- Bizikidetza unitatea: Bizikidetza-unitateek ez dituzte izango 6 kide baino gehiago.
ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA
Esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebiden baja izango zara eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
Izena eman dezakezu:
A. Interneten: www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean.
Izena eman dezakezu honako hauek erabilita:
-BakQ.
-Txartel elektronikoa.
Webgunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.
B. Posta bidez: ESKAERA SINATU eta hona bidal dezakezu:
Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara, Kale Nagusia On Diego Lopez Haroko 85, 6. solairua. 48011 Bilbo (Bizkaia)
*Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.
C. Aurrez aurre: ESKAERA SINATU eta eman Zuzenean-en.
- Kale Nagusia On Diego Lopez Haroko 85, beheko solairua, Bilbo.
Zuzenean-era joateko gomendatzen da aurrez hitzordua eskatzea
Bulegoak ohiko ordutegian irekiko dira, 8:00etatik 19:30etara.
Ordua aurrez eskatzeko:
- www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean -en
- • 945 01 90 00 doako telefonoaren bidez
Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira. Ezarritako orduan bulegoko harrera‐mahaian aurkeztu beharko zara.
Oharrak
- Hitzorduaren egunean puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
- Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.
D. ESKAERA SINATU eta edozein administrazio publikoren erregistroan aurkeztu dezakezu (galdetu hitzordua beharrezkoa den).
Azken aldaketako data: