Santurtzi udalerriko San Juan del Rompeolas-eko, 42 babes bereziko etxebizitzen alokairuko sustapenean parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2023ko azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean (biak barne)

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Sustapeneran espediente zenbakia: EB2-1580/18-EC-000
  • Sustapenaren udalerria: Santurtzi (San Juán del Rompeolas)
  • Erregimena: Alokairua
  • Sustapeneko etxebizitza kopurua: 42
  • Esleituko diren etxebizitza kopurua: 42 BB
  • Mugikortasun urria duten elbarrientzako zuzkidura bizitoki egokituta: 2
Logela kopurua Etxebizitza kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
1 6 37,88 m² 37,88 m²
2 34 47,85 m² 61,91 m²
1 (*)1 44,94 44,94
2 (*)1 57,30 57,30

*Etxebizitza egokituak

Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak Kupoa: 36 urtetik beherakoak Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: Behar bereziak Kupoa: Orokorra
2 Etxebizitza (%100) 16 Etxebizitza (%40,00) 3 Etxebizitza (%7,50) 11 Etxebizitza (%27,50) 10 etxebizitza (%25,00)

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Diru-sarrerak: 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 27.125 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktimek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Eskakizuna egiaztatzeko, inskripzioko titular guztien diru-sarreren batura hartuko da aintzat.
  • Errolda: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko titularretako batek Santurtziko udalerrian erroldatuta egon beharko du, etenik gabeko zortzi urteko antzinatasunaz prozedurari hasiera emateko agindu hau argitaratzen den egunean. Dena dela, mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatu behar udalerri honetan erroldatuta daudenik.
  • Udalerria: Santurtziko udalerrian Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emanda egon behar da alokairuko eskatzaile gisa. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.
  • Bizikidetza-unitatearen kide kopurua: bizikidetza unitatea ezin da lau kide baino gehiagokoa izan.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebiden baja izango zara eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Izena eman dezakezu:

1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea (leiho berri batean irekitzen da) web gunean - Sustapenak atalean. 

Izena emateko erabili ditzakezu:

-BakQ.

-Txartel elektronikoa.

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza. 

2. Posta bidez: ESKAERA SINATU eta hona bidal dezakezu:

Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao

*Posta “administratiboa” erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.

3. Aurrez aurre:

ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Kale Nagusia On Diego Lopez Haroko 85, beheko solairua. 48011, Bilbao

Zuzenean-era joateko beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea. Bulegoak ohiko ordutegian irekiko dira, 8:00etatik 19:30etara (abuztuan, 8:00etatik 14:30etara), baina nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea.

Aurretiko hitzorduaren xehetasuna:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).

Oharrak

  • Hitzorduaren egunean puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

4. ESKAERA SINATU eta edozein administrazio publikoren erregistroan aurkeztu dezakezu (galdetu hitzordua beharrezkoa den). 

Azken aldaketako data: