ETXEBIDE - Sustapen batean izena emateko epea irekitzea

IZENA EMATEA

Izen ematea www.etxebide.euskadi.eus / Esleipenak / Nola izena eman esleipen prozeduretan parte hartzeko bidez egin daiteke edo honako idatzia sinatu eta honako helbidera helarazita:

  • Posta bidez: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia 13, 5. - 20004, Donostia-San Sebastian.
  • Aurrez aurre: ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzua, Andia 13 - 20004, Donostia-San Sebastian.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Etxebiden alta emanda egotea.
  • Diru-sarrerak: 2015. urtean, 9.000 (gutxieneko muga, mugikortasun urriko ezgaitasuna edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000) eta 39.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik egon beharko du.
  • Eskatutako udalerria edo eskualde egitura: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Donostia / San Sebastián eskualde egiturakoa izan beharko da..

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

2017ko urtarrilaren 17an www.etxebide.euskadi.eus web gunean eta Gipuzkoako Zuzenean Zerbitzuko taulan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez izen emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

6 etxebizitza, horietatik:

  • Bost etxebizitza hiru logela eta bi bainugela dituztenak, azalera erabilgarria 75,10m2 y 81,25m2.
  • Etxebizitza egokitu bat bi logela eta bainugela bakarra dituena, 78,00m2 azalera erabilgarrikoa.

Salneurriak:

  • Etxebizitza txikiena eta eranskinak: 114.350,83€
  • Etxebizitza handiena eta eranskinak: 156.853,67€

Aurreikusitako amaiera epea: 2019ko amaierarako.

Informazio gehiago eskuratzeko:

BRITAC PROYECTOS S.L.

Tranbia Ibilbidea 2

20115 ASTIGARRAGA

Tlfnoa. 943 55 66 99   -   info@urumeaberri.com

Azken aldaketako data: 2016/12/13