Prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak


Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek ezin dute ezgaitasun edo bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta egon, ezin dute eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik egon eta ezin dute lana garatzea eragotziko duen muga fisiko zein psikikorik izan. Izangaiek, horiez gain, beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

  • Gutxieneko adina: 16 urte
  • Espainiako naziotasuna izatea.
  • Titulazio akademikoa (Orden APU/450/2008 de 31 de enero. BOE: 2008-2-25):

 

Azpieskala

Titulazio akademikoa

Idazkaritza, sarrerako kategoria

  • Zuzenbidean lizentziaduna
  • Politika eta administrazio zientzietan lizentziaduna
  • Soziologian lizentziaduna
  • edo dagokion graduko titulua

Kontuhartzailetza-diruzaintza, sarrerako kategoria

  • Zuzenbidean lizentziaduna
  • Zientzia politiko eta administrazioan lizentziaduna
  • Soziologian lizentziaduna  
  • Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan lizentziaduna
  • Ekonomian lizentziaduna
  • Finantza eta aktuariotza zientzietan lizentziaduna
  • edo baliokide den graduko titulua

Idazkaritza-kontuhartzailetza

  • Zuzenbidean lizentziaduna
  • Zientzia politiko eta administrazioan lizentziaduna
  • Soziologian lizentziaduna  
  • Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan lizentziaduna
  • Ekonomian lizentziaduna
  • Finantza eta aktuariotza zientzietan lizentziaduna
  • edo baliokide den graduko titulua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Ordainduta izatea Goi Mailako Teknikariei dagokion tasa (A Taldea, A1 Azpitaldea, Enplegatu Publikoaren Estatutuko hirugarren xedapen iragankorrean zehaztutakoaren arabera). Tasak eta eskabidea aurkezteko epea berbera da. Tasak ordaintzeko bi modu daude

     

    • Eskabideak aurkezteko oinarrietan adierazi ditugun bulego administratiboetara joanez gero, honako banketxeetako sukurtsal batera joan beharko da, eskaera inpresoarekin, eta eskaera orria aurkeztu: BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral-Euskadiko Kutxa, BBVA (Banco Bilbao Bizkaia Argentaria), La Caixa (Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona), Bankoa, Banco Guipuzcoano.
    • Era berean, eskabidea Internet bidez aurkeztuko bada, tasa ordaintzeko bi modu daude:
      • OFF-LINE ordainketa: aipatutako banketxeetako edozein sukurtsalera jo eta sistemak emandako inprimakia aurkeztu.
      • ON-LINE ordainketa: banketxe hauetako banka elektronikoko bezero izanez gero, sistemaren bitartez egin daiteke ordainketa.

                                                             

Azken eguneratzea: 2008/11/03