Hautaketa prozesu horietan aukeratzen dira toki administrazioetan jardungo duten idazkariak, kontuhartzaileak eta diruzainak.
Behin hautaketa-prozesua osoa gaindituta, lortzen dena da Estatu osorako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioa izateko gaikuntza, dagokion eskala eta azpieskalan, eta ez da zuzen lortzen lanpostu bat toki administrazio batean.
Gaikuntza hori lortu dutenek urtero dei egiten diren lehiaketetan parte hartuko dute idazkari, kontuhartzaile edo diruzain lanpostu zehatza bat lortzeko, toki administrazio batean.
Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioak dira hautaketa-prozesu osoa gaindituta eta gaikuntza hori lortuta, lanpostuak eska ditzaketeenak Estatu osoko toki administrazioetan.
Lehen indarrean geneukan araudiaren arabera hautaketa-prozesu horietarako deialdiak Estatuko administrazioak egiten zituen, eta prozesuen garapena Autonomia Erkidegoetan deszentralizatzerik bazegoen. Gaur, hautaketa-prozesu horietarako deialdiak Autonomia Erkidegoek egiten dituzte.
|