Oposizio, hautaketa-ikastaro eta praktikaldi faseek osatuko dute hautaketa-prozesua. Barne sustapenerako txandan parte hartzen dutenei oinarri espezifikoetan aurreikusitako merezimenduak balioztatuko zaizkie.
Lehiaketa faseko merezimenduak egiaztatuko dira hautaketa-prozesuan berariazko epea zabaltzen denean. Merezimenduak baloratzeko egiaztagirietan, argi agertu behar dira oinarri espezifikoetan exijitutako inguruabarrak.
Oposizio fasea, eta hala badagokio lehiaketa fasea, bukatzen denean praktiketako funtzionario izendatzeko proposamena egingo da. Betiere puntuazio-ordena errespetatuko da eta proposatutakoen kopuruak ezin izango du gainditu deialdiaren xede diren plazen kopurua.
Praktiketako funtzionario izendatuek hautaketa-ikastaroa egingo dute; eta, ondoren, txanda libreko izangaiak baldin badira, dagokien praktika-aldia.
|