Euskararen ezagupena: hizkuntza-eskakizunak
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEN ESANAHIA
1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA
1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAREN GAITASUNEN DESKRIBAPENA
(hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko B-1 mailarekin parekatua)
ESKALA OROKORRA
|
ERABILTZAILE INDEPENDIENTEA |
Gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian. |
AUTOEBALUAZIO ESKALAK
|
ULERMENA |
AHOZKOA |
Gai naiz ideia nagusiak ulertzeko, hizketa argi eta estandarra denean, eta gaiak ezagunak direnean: lana, eskola, aisialdia etab. Ulertzen dut gaur egungo gaiez edo interes pertsonaleko edo profesionaleko gaiez diharduten telebista- edo irrati-saioetako ideia nagusiak, baldin eta poliki eta argi hitz egiten badute. |
|
AHOZKOA |
Gai naiz hizkera arruntean idatzitako testuak edo nire lanari buruzkoak ulertzeko |
|
|
MINTZAMENA |
AHOZKO ELKARRERAGINA |
Gai naiz hizkuntza mintzatzen den herrialdera egindako bidaia batean gerta litezkeen egoera gehienei aurre egiteko. |
|
AHOZKO ADIERAZPENA |
Gai naiz esaldiak era sinpleak josteko, honelakoak deskribatzearren: esperientziak, gertaerak, ametsak, itxaropenak eta helburuak. Gai naiz nire iritzi edo proiektuen arrazoiak eta azalpenak laburki emateko. Badakit istorioak kontatzen, liburuen eta filmen argumentuak azaltzen eta horiek nigan sortutako erreakzioa adierazten. |
|
|
IDAZMENA |
IDATZIZKO ADIERAZPENA |
Gai naiz testu sinpleak eta koherenteak idazteko, gai ezagunen edo interes pertsonalekoen gainean. Gai naiz gutun pertsonalak idazteko, nire esperientziak eta irudipenak adieraziz. |
AHOZKO HIZKUNTZAREN ALDERDI KUALITATIBOAK
|
MAILA |
Hizkuntz errepertorio zabala eta hiztegi egokia du familiari, zaletasunei eta interesei, lanari, bidaiei eta gaur egungo gertaerei buruzko adierazpenak egiteko, nahiz eta tarteka zalantzak izan eta itzulinguruka ibil daitekeen. |
|
|
Arrazoizko zuzentasunez erabiltzen du eguneroko gaiei eta aurreikus daitezkeen egoerei loturiko formula- eta egitura-errepertorioa. |
|
|
Era ulergarrian hitz egiten jarrai dezake, nahiz eta eten nabarmenak egiten dituen gramatika eta lexikoa planifikatzeko eta bere jarduna zuzentzeko, batez ere adierazpen libreko tarte luzeetan. |
|
ELKARRERAGINA |
Gai da, interes pertsonaleko eguneroko gaiei buruz, aurrez aurreko elkarrizketa errazak hasi, haiei eutsi eta amaitzeko. Norbaitek esandakoa errepika dezake, elkar ulertzen dutela berresteko. |
|
KOHERENTZIA |
Gai da elkarri loturiko ideia-sail lineal bat egituratu ahal izateko osagai labur, berezi eta soilak lortzeko. |
2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA
HIZKUNTZA-GAITASUNEN DESKRIBAPENA.
(hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko B-2 mailarekin parekatua)
ESKALA OROKORRA
|
ERABILTZAILE INDEPENDIENTEA |
Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, betiere bere espezialitatearen arlokoak badira. |
AUTOEBALUAZIO ESKALAK
|
ULERMENA |
AHOZKOA |
Gai naiz konferentzia eta hitzaldi aski luzeak ulertzeko. Era berean, argudio konplexuak ere ulertzen ditut, baldin eta gaia gutxi-asko ezaguna badut. |
|
IDATZIZKOA |
Gai naiz gaur eguneko gaiei buruzko artikuluak eta txostenak irakurtzeko, egileak jarrera jakin bat edota ikuspuntu berezia erakusten duenean.. |
|
|
MINTZAMENA |
AHOZKO ELKARRERAGINA |
Gai naiz jatorrizko hiztun batekin normal mintzatzeko, berezkotasun eta erraztasun nahikoarekin. Gai naiz elkarrizketan era aktiboan parte hartzeko eta nire iritziak azaldu eta defenditzeko egoera ezagunetan. |
|
AHOZKO ADIERAZPENA |
Badakit zehatz eta argi hitz egiten nire intereseko gai askori buruz |
|
|
IDAZMENA |
IDATZIZKO ADIERAZPENA |
Gai naiz nire intereseko gai askoren inguruan, testu argiak eta xeheak idazteko. |
AHOZKO HIZKUNTZAREN ALDERDI KUALITATIBOAK
|
MAILA |
Hizkuntz maila zabala du, gai orokorren deskribapen argiak egiteko eta gai horiei buruz duen ikuspegia aditzera emateko modukoa, hitzen bila dabilela agerian utzi gabe, eta badaki hori lortzeko esaldi konplexuak osatzen. |
|
|
Gramatika nahiko ongi menderatzen du. Ez du ulergarritasuna galarazten duen akatsik egiten, eta bere akats gehienak zuzentzeko gai da. |
|
JARIOTASUNA |
Diskurtso-zatiak nahiko erritmo uniformean sortzeko gai da; dena dela, zalantza egin dezake egituren edo esamoldeen bila ari denean. Eten luze gutxi egiten ditu. |
|
ELKARRERAGINA |
Diskurtsoa hasten badaki, une egokian hartzen du hitz egiteko txanda eta amaitu behar duenean amaitzen du elkarrizketa, beti dotoretasunez ez bada ere. Eguneroko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzen du, bere ulermena sendotuz, besteak parte hartzera bultzatuz, etab. |
|
KOHERENTZIA |
Kohesio-mekanismoen sail mugatua erabiltzen du bere esaldiekin diskurtso argia eta koherentea osatzeko, nahiz eta mintzaldia luzea denean nolabaiteko "urduritasuna" erakuts dezakeen. |
3. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA.
HIZKUNTZA-GAITASUNEN DESKRIBAPENA.
(hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko C-1 mailarekin parekatua)
ESKALA OROKORRA
|
ERABILTZAILE GAITUA |
Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko. |
AUTOEBALUAZIO ESKALAK
|
ULERMENA |
AHOZKOA |
Gai naiz berbaldi luze bat ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badago ere edo erlazioak oso esplizituak izan ez arren. . Telebista-programak eta filmak neke handirik gabe ulertzen ditut. |
|
IDATZIZKOA |
Gai naiz gertakarietan oinarritutako testuak edo literatura-testu luze eta konplexuak ulertzeko eta estiloak bereizteko |
|
|
MINTZAMENA |
AHOZKO ELKARRERAGINA |
Gai naiz natural eta jarioz hitz egiteko, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badakit hizkuntza gizarte-edo lanbide-erlazioetan malgu eta eraginkor erabiltzen Badakit neure ideia eta iritziak zehatz adierazten eta neure adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen. |
|
AHOZKO ADIERAZPENA |
Badakit zehatz eta argi hitz egiten nire intereseko gai askori buruz. |
|
|
IDAZMENA |
IDATZIZKO ADIERAZPENA |
Gai naiz testu argi eta ongi egituratuak osatzeko, neure ikuspuntua luze-zabal adieraziz. |
AHOZKO HIZKUNTZAREN ALDERDI KUALITATIBOAK
|
MAILA |
Ongi menderatzen ditu hizkuntzaren hainbat alderdi, eta horrek aukera ematen dio gai orokor, akademiko, profesional edo aisiakoei buruz argi eta estilo egokian jarduteko formulazioa aukeratzeko, esan nahi duenari mugarik jarri gabe. |
|
|
Gramatika-zuzentasun handia du; akats gutxi egiten du, antzematen errazak dira eta, oro har, akatsa egin orduko zuzentzen du. |
|
|
Jariotasunez eta bat-batean jarduten du, ahaleginik ia egin gabe. Kontzeptualki zailak diren gaiekin bakarrik galtzen du adierazpenetan jariotasuna. |
|
|
Diskurtsoaren funtzioetan eskua duen sailetik esaldi egokiak hautatzen ditu bere oharrak egiteko, hitza hartzeko edo hitzari eusteko eta bere jarduera eta gainerako solaskideena trebetasunez uztartzeko. |
|
KOHERENTZIA |
Diskurtso argia, jariotasun handikoa eta ongi egituratuta sortzen du, eta antolaketa-egiturak, lokailuak eta beste kohesio-mekanismo batzuk modu egokian erabiltzen ditu. |
4. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA
HIZKUNTZA-GAITASUNEN DESKRIBAPENA.
(hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuko C-2 mailarekin parekatua)
ESKALA OROKORRA
|
ERABILTZAILE GAITUA |
Gai da irakurtzen edo entzuten duen ia guztia erraz ulertzeko |
AUTOEBALUAZIO ESKALAK
|
ULERMENA |
AHOZKOA |
Ez dut inolako arazorik edozein hizketaldi ulertzeko, ez zuzenekoa, ezta komunikabideetakoa ere, baita jatorrizko hiztunen abiaduran hitz egiten dutenean ere, baldin eta bere hizkera-moduarekin ohitzeko denbora badut. |
|
IDATZIZKOA |
Gai naiz edozein testu-mota irakurtzeko, baita abstraktuak eta egituraz edo hizkuntzaz zailak direnak ere. Adibidez, eskuliburuak, artikulu espezializatuak edo literatura-lanak. |
|
|
MINTZAMENA |
AHOZKO ELKARRERAGINA |
Gai naiz ahalegin handirik gabe, edozein elkarrizketa edo eztabaidatan parte hartzeko. Esamoldeak eta lagunarteko hizkera ondo erabiltzen ditut. Ideiak jarioz eta ñabardura guztiekin adierazten ditut. Zailtasunen bat badut gai naiz atzera egiteko eta hutsunea trebeziaz konpontzeko solaskidea ia konturatu gabe. |
|
AHOZKO ADIERAZPENA |
Gai naiz deskribapen edo argudioen azalpen argiak jarioz egiteko eta testuinguruari egokitutako estiloan, horretarako egitura logiko eta eraginkorrak erabiliz, entzuleari ideia nagusiei erreparatzen eta haiek gogorarazten laguntzeko. |
|
|
IDAZMENA |
IDATZIZKO ADIERAZPENA |
Gai naiz testu argiak jariotasunez idazteko, estilo egokian. Gai naiz gutun, txosten edo artikulu konplexuak idazteko, argudioak egitura logiko eta eraginkorraren bidez antolatuz, irakurleak puntu nagusiak ulertu eta gogoan har ditzan |
AHOZKO HIZKUNTZAREN ALDERDI KUALITATIBOAK
|
MAILA |
Malgutasun handia du ideiak berriro formulatzeko, eta hizkuntz moldeak bereizten ditu, zentzuaren ñabardurak zehatz-mehatz adierazteko, gauzak nabarmentzeko, bereizketak egiteko eta anbiguotasuna saihesteko Esapide bereziak eta lagunartekoak menderatzen ditu. |
|
ZUZENTASUNA |
Hizkuntzaren maila konplexuari dagokion gramatika ongi menderatzen du, nahiz eta beste alderdi batzuei (adibidez, solaskidearen erreakzioen jarraipenari edo planifikazioari) arreta eman. |
|
JARIOTASUNA |
Bat-batean eta xehetasunez jarduteko gai da, berezko jariotasunez eta lagunarteko hizkeran, zailtasunak besteak ia ohartu gabe saihesteko moduan. |
|
ELKARRERAGINA |
Elkarrizketan erraztasunez eta trebetasunez jarduteko gai da, ez-ahozko kodeei eta intonazioari itxuraz zailtasun handirik gabe antzemateko eta erabiltzeko. Elkarrizketetan parte hartzen du modu naturalean, bere txandari itxaronez, erreferentziak emanez, aipamenak eginez eta abar. |
|
KOHERENTZIA |
Diskurtso koherentea eta kohesioduna osatzen du, antolaketa-egituren erabilera osoa eta egokia eginez, eta lokailuak eta beste kohesio-mekanismo asko erabiliz. |
EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZAK HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOARI EGOKITUAK
297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena. (azaroaren 15eko EHAA, 219 zk.)

EUSKARA EZAGUPENAREN ESKAKIZUNA
HAUTAKETA-PROZESU HAUETAN.
Hautatze prozesu horietan ez da lanposturik lortuko, gaikuntza baizik (ondoren lanpostuak eskatzeko aukera ematen du horrek). Euskararen ezaguera merezimendu moduan aintzat hartuko da soilik, lanpostu horiek lortzeko euskara ezagutzeko eskakizunik ez baitago.
Gero, lanpostuak lortzeko lehiaketetarako deialdietan, lanpostu bakoitzari esleituriko baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek, eta horien artean, hizkuntza-eskakizuna, beti ere derrigorrezkoa den kasuetan.
Toki-administrazioko idazkari, kontuhartzaile eta diruzain lanpostuei, oro har, 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak esleitzen zaizkie, eurei dagozkien funtzioak direla-eta. Indarrean dagoen legediari jarraituz, 3.HE egiaztatzen dutenek 4.HE dagokion lanpostua bete ahal izango dute hautagai batek ere 4.HE ez duenean.
